2008/12/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2008ko AZAROA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuek % 0,3 egin zuten behera 2008ko azaroan



Azken hamabi hilabeteetan (2008ko martxoa, 2007ko martxoarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuek % 6,9ko igoera izan dute.


Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizea % 0,3 jaitsi zen 2008ko martxoan, aurreko hilaren aldean. Ondorioz, azaroaren urte arteko tasa % 6,9ra heldu zen, Eustatek emandako datuen arabera.


Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2008


(*)Gehikuntza azaroako urte artekoa da


Lan-eskuaren kostuak ez zuen aldaketarik jasan (% 0,0) 2008ko azaroan. Aitzitik, lehengaien kostuak % 0,4 jaitsi ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten: Obra Zibilen kasuan, % 2,2ko jaitsiera gertatu zen aurreko hilaren aldean. Eraikuntzaren lehengaien kostuak, aldiz, % 0,1 igo ziren. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu. Izan ere, Eraikuntzako lehengaien kostuak % 7,4 hazi ziren eta Obra Zibileko lehengaienak % 5,6.


Azaroan, urriaren aldean, prezio hazkunderik nabarienak kontsumitutako honako lehengaietan eman ziren: mineral ez metalikoak (% 1,6), industria kimikoa (% 0,7), material elektronikoa (% 0,6) eta material elektrikoa (% 0,6). Aitzitik, honakoek prezioen beherapena jasan zuten: petrolioaren birfinketa (-% 12,7), metalurgia (-% 4,3), energia elektrikoa eta gasa (-% 1,3), industria ez metalikoa (-% 0,9) eta altzairugintza (-% 0,1).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, ondokoak dira izan azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasarik handienak izan dituztenak: energia elektrikoa eta gasa (% 23,0), mineral ez metalikoak (% 13,9), ura (% 11,4) eta metalurgia (% 8,6). Bestalde, ondoko lehengaiek beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten urte arteko prezioetan (2008ko azaroa, 2007ko azaroarekin alderatuta): petrolioaren birfinketa (-% 6,1), material elektronikoa (-% 1,2), industria ez metalikoa (% 1,7), zuraren industria (% 2,0) eta makineria (% 2,5).






Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago:Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa +34-945-01 75 01 Helb.elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuek % 0,3 egin zuten behera 2008ko azaroan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2008/12/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004900_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali