|
Sektoreen arabera, eta industriako sektore nagusien sailkapenari jarraiki, 2008ko indizearen bilakaerak ondoko aldakuntzak izan zituen, 2007ko azaroaren aldean: sektore guztiek jaitsiera jasan zuten, Energia sektorea izan ezik, % 2,1 hazi baitzen. Bitarteko ondasunek % 16,1 egin zuten behera, ekipamendukoak % 7,1; kontsumo-ondasunek ere % 5,1eko murrizketa izan zuten, izan ere, bai Kontsumo-ondasun iraunkorrak (-% 16,6), bai kontsumo-ondasun ez iraunkorrak (-% 0,2) jaitsi egin ziren.
|