2009/01/30eko prentsa-oharra

IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREN INGURUKO ESTATISTIKA (I+G) 2007. urtea



Gipuzkoak bikoiztu egin zuen BPGaren aldean I+Gn egindako gastuaren Europako batezbestekoa



2007. urtean, BPGarekiko gastua %2,05ekoa izan zen Gipuzkoan, %1,52koa Bizkaian eta %1,28koa Araban



Eustaten datuen arabera, Gipuzkoak 2007. urtean egindako ahalegina I+Gko barne-gastuaren alderaketan islatzen da, BPGaren ehuneko moduan; lurralde horrek %2,05eko gastua izan zuen, hau da, lehen aldiz gainditu zuen EB-27ko Europako batezbestekoa (%1,83). Adierazle hori %1,52koa izan zen Bizkaian eta Araban %1,28koa. Nolanahi ere, hiru lurraldeek gainditu zuten Espainiako batezbestekoa (%1,27).


2007. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 1.090 milioi euro inbertitu ziren (BPGren %1,65) Ikerketa Zientifikoen eta Garapen Teknologikoaren jardueretan (I+G). Gastu horretatik, Bizkaiak 503 milioi euro inbertitu zituen (%46), Gipuzkoak 447 (%41) eta Arabak 140 (%13).


I+Gko barne-gastua %20 gehitu zen aurreko urtearen aldean, bai Euskal Autonomia Erkidego osoan baita Bizkaian ere. Gipuzkoak batezbesteko hori gainditu zuen, %23arekin; Arabako gastua, aldiz, %12 gehitu zen.


1. grafikoa. I+Gko barne-gastua, BPGari dagokionez (%)

Iturria: Eustat eta Eurostat

Kapital-gastua bakarrik kontuan hartuta (lur, eraikin, ekipo eta tresnetan egindako inbertsioak) guztira 212 milioi euro inbertitu dira; beraz, aurreko urtean baino %57 gehiago, batez beste. Dena den, lurralde historikoen artean banaketa ezberdina eman da: Gipuzkoan %78 gehitu zen, Bizkaian %46 eta Araban %28.


2. grafikoa. I+Gn egindako barne-gastua, egikaritze-sektorearen arabera (%).

Iturria: Eustat


Egikaritze-sektoreari dagokionez, lurralde historiko bakoitzak berezitasun ezberdinak izan zituen. Araban herri administrazioaren sektorean egindako gastua nabarmendu behar da berriz, Arabako gastu osoaren %7,2 izan baitzen; gastu hori administrazioaren menpeko erakunde batzuen ondorioz eman zen. Gastua 2006. urtearen aldean %40 gehitu zen. Enpresen sektoreak %79,1eko gastua izan zuen eta unibertsitatearen sektoreak, aldiz, %13,7koa.


Bizkaian, 2007. urte horretan, administrazioaren eta enpresen sektorearen gastuak %22 gehitu ziren (2006. urtearekin alderatuta). Unibertsitate sektoreari dagokionez pisu gehien izan zuen lurralde historikoa zen oraindik (Bizkaiko guztirakoaren %18,8), batez ere Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultateak Leioako campusean daudelako.


Gipuzkoan, gastu erlatibo txikiena izan zuen sektorea administrazioarena izan zen (Gipuzkoako gastu osoaren %0,9); baina enpresen sektorea nabarmentzen da, enpresen egitura zehatza delako, zentro teknologiko gehiago dagoelako eta gastua %26an gehitu duelako. Unibertsitatearen sektoreak fakultate tekniko ugari ditu, eta guztira I+Grako baliabideen %11,7 erabili du.


Hiru lurralde historikoetan, ingeniaritza eta teknologia sektorearen diziplina zientifikoan eman ziren berriz gastu handiena eta langile kopuru handiena. Dena den, lurralde bakoitzak gastu horretarako gordetzen zuen ehunekoa ezberdina izan zen: gasturik handiena Gipuzkoak egin zuen (%79) gero Arabak (%74) eta azkenik gastu txikiena Bizkaiak egin zuen (%66).

1. taula: I+Gko adierazleak lurralde-eremuaren arabera. 2007. urtea

*DOB: dedikazio osoko baliokidetza.

Iturria: Eustat, INE eta Eurostat


Emakumeek I+Gn izan duten partaidetzari dagokionez, Gipuzkoako emakume guztien %30ak, Arabako %33ak eta Bizkaiko %36ak parte hartu du.


Enpresen finantzaketa (%59), ikerketarako baliabide pribatuei dagokienez, garrantzitsua izan zen hiru lurralde historikoetan eta ondorioz hauek Estatuko (%45,5) eta Europako (%54,5) batez bestekoa gainditu zuten.


Enpresen sektoreko I+Gko gastuaren %32 enpresa txikietan erabili zen


Enpresen sektoreko I+G gastuaren %32, guztira 50 langile baino gutxiagoko enpresek egin zuten. Araban %40koa izan zen gastu hori eta Bizkaian soilik %30ekoa; Gipuzkoak (%32) Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoa izan zuen.


Jarduera nagusitzat ikerketa duten enpresek, enpresen sektoreko I+Gko gastuaren %41 erabili zuten


Jarduera nagusitzat I+Gko zerbitzuak dituzten enpresek 367 milioi eurotik gorako I+Gko barne-gastua egin zuten (enpresen I+Gko gastuaren %41). Gastua honela banatu zen lurraldeen artean: Gipuzkoan gastuaren %52, Bizkaian %37 eta Araban %11.






Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Susana Rabuñal Mol
Tel.:+34-945-01 75 48 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gipuzkoak bikoiztu egin zuen BPGaren aldean I+Gn egindako gastuaren Europako batezbestekoa

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2009/01/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0004986_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali