2009/03/13ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2008ko 3. hiruhilekoa
2008ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontza zibil gehiago izan ziren, proportzioan, aurreko urteko aldi berean baino
2008ko uztail, abuztu eta irailean 2.943 ezkontza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino %2,6 gutxiago
2008ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean , %4 gehiago pasa; guztien %46,6 izan ziren, Eustaten datuen arabera. Ehuneko hau 2008ko bigarren hiruhilekokoaren azpitik dago, orduan ezkontza zibilak %53,4 izan baitziren.
Eustaten datuen arabera, 2008ko uztail, abuztu eta irailean 2.943 ezkontza egin ziren Euskal AEn; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean kopurua %2,6 gutxitu da. Lurralde historikoei begiratuz gero, arabarrek 376 ezkontza egin zituzten, gipuzkoarrek 921 eta bizkaitarrek 1.543. Euskal AEtik kanpo biziko direnen kasuan, ezkontzak 103 izan ziren.
Uztaila da ezkontzeko hilabeterik gustukoena
Uztailean egin zen ezkontzarik gehien (1.213), gero irailean (1.188). Bestalde, aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxien (542) izan zituen udako hilabetea abuztua izan zen. Aurreko urteko hil beraren aldean %7,7 gehiago, halere.
2008ko hirugarren hiruhileko horretako 2.943 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.853 gizonezko eta 2.879 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.658 senarrentzat (%93,2), lehen ezkontza izan zen; 8 alargun eta 187 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 2.701 (%93,8) izan ziren; alargunak, 4; eta dibortziatuak, 174.
Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %73,1ek 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %59,4k. Azken portzentaje hori 2007ko aldi berekoaren (%54,9) gainetik dago; senarren kasuan aldaketarik ez.
Iturria: EUSTAT
1.grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua
Oinarria 100 = b.b.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es