2009/04/02ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2007. urtea
2007ko ezkontzen erdia pasatxo zibilak izan ziren
Ezkontzen kopuruak %-1,7 egin du behera lehengo urtearen aldean
2007an Euskal AEn bizi zirenen artean 9.613 ezkontza izan ziren, sexu ezberdinen artekoak; aurreko urtean baino 165 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak, 1990ean %23,3 eta %51,1 (4.913 guztira) 2007an. Ezkontza katolikoak 4.689 izan ziren eta 11 beste erlijioetakoak.
2007an ezkontza zibilik gehien Gipuzkoan eta Bizkaian izan dira (%52); Araban %51. Euskal AEn bizi zirenen arteko ezkontza zibilen portzentajea %42 izan zen erkidegotik kanpo izan zirenean.
Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 4,3 ezkontza), Europako Batasunekoaren (4,9) eta Espainiakoen aldean (4,5) txikixeagoa da. Ekainean izan ziren ezkontzarik gehien, 1.516; irailean ondoren, 1.468, eta uztailean, 1.404.
Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %91,7rentzat eta emakumeen %91,6entzat.
Ezkontideen batez besteko adina bost urtez baino gehiagoz handitu da 1986tik
Amatasunaren adina igotzearekin batera, ezkontideen adina ere igo egin da. 2007an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 33 urte; emakumezko ezkongabeena, 31. 1986tik, senargaien batez besteko adina 5,6 urtez igo da; eta emaztegaiena, berriz, 6,1.
Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan ziren 517 bikotek batez ere Kantabriara era Madrilera jo zuten. Helburuari dagokionez, aldeak badira, hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Errioxara, Madrilera eta atzerrira joan ziren; Bizkaikoak Kantabria eta Madrilera; Gipuzkoakoak atzerrira eta Nafarroara.
Ezkontideen lurralde-etorkiari dagokionez, ezkontzen %80,5 erkidegoko udalerri bereko biztanleen artean egin ziren; %6,0, berriz, udalerri mugakideetan bizi dira. Kopuru hauek aldatu egin dira azken 10 urteetan; 1997an %57,7 eta %11,2 ziren.
1. grafikoa: Ezkontide ezkongabeen batez besteko adina
Iturria: EUSTAT
2007an 101 ezkontza homosexual egin ziren
Bestalde, sexu bereko pertsonen artean egindako ezkontzak 101 izan ziren: 13 Araban, 42 Bizkaian, eta Gipuzkoan eta 4 Euskal AEtik kanpo. 56 gizonen artekoak eta 45 emakumeen artekoak.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx