2009/03/31ko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA- 2008. URTEA

Euskal AEko enpresetan lan egiten duen pertsona kopurua %2,5 gehitu zen 2008. urtean

Banka, aseguru eta enpresa zerbitzuen sektorea ibili da ongien, %7,3 hazi delarik

2008an, egoitza Euskal AEn duten enpresek 203.911 establezimendutan (lantegiak, dendak, bulegoak …) gauzatu dute jarduera, eta 942.479 laguni eman diete lana, aurreko urtean baino %2,5 gehiago, Eustaten datuen arabera. 2003tik enpleguak 136.259 lagun irabazi ditu Euskal AEn eta urteko batez besteko %3,2ko tasa metatura iritsi da.

Establezimenduen guztizko kopurua %2,3 hazi da 2007aren aldean. Gehikuntza hori Eraikuntzaren sektorean kontzentratu da, %5,7ko hazkundeaz eta Bankuak, aseguruak eta enpresa-zerbitzuak sektorean, %4,8koaz.

Jarduera-adar guztietan izan da enplegu-hazkundea, Industria eta Energian izan ezik (%-0,2). Hazkunde-tasarik handiena Banku, aseguru eta enpresa-zerbitzuetan izan da, %7,3; Eraikuntza dator ondoren, %4,5.

Establezimenduak eta enplegua jarduera-adarka. 2008

graf0005045_01_e.png

Iturria: Eustat.

Herrialde-eremuka, Bizkaian erkidegoko batez bestekoaren gainetik ibili da enplegu-sortzea (%3,0ko tasa); Araban %2,3 eta Gipuzkoan %1,9. Bizkaian Banka, aseguru eta enpresa zerbitzuen sektorea ibili da lider enpleguaren hazkuntzan, %7,7 hazi delarik. Araban ere Banka, aseguru eta enpresa zerbitzuen sektorea nabarmentzen da (%7,9) eta negatiboa da Industria eta Energian (%-1,0). Gipuzkoak euskal batez bestekoaren gaineko tasa du Bestelako zerbitzu-jardueretan (%3,3), eta, Araban bezala, tasa negatiboa (%-0,5) izan zen Industria eta energian.

Gidazerrendan jasotako langileen %66,2 Zerbitzuen sektorean dago, eta haren atzetik, Industrian eta energian (%23,6) eta Eraikuntzan (%10,2). Industriaren egiturazko enplegu-maila handiena, herrialdeka, Araban dago oraindik ere, herrialde horretan landun-kopuruaren %30,0ra iristen baita, eta haren atzetik, Gipuzkoan (%27,8) eta Bizkaian (%18,8). Herrialde hori lehen tokian dago, Zerbitzu-sektoreko (%70,2) eta Eraikuntzako (%11,0) landun-kopuruaren ehunekoari dagokionez.

Landun-kopururik handiena daukan zerbitzu-adarra Bestelako zerbitzu-jarduerak dira, guztirakoaren %22,5, 212.474 lagun. Ondoren Banku, aseguru eta enpresa-zerbitzuak datoz, 160.829 pertsona eta Merkataritza eta Konponketa, 148.234.

Enpleguaren tamainaren araberako egiturak lehengoan dirau, azken urteetan bezala. Apenas 2.423 establezimenduk -guztirakoaren %1,2- dauzkaten 50 enplegu edo gehiago; hauen enplegu kopurua 346.648 da, guztirakoaren %36,8. 152.518 establezimendu, guztizkoaren ia hiru laurden, ez dira 3 lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %19,4 bakarrik hartzen dute.

ENPRESAK

Jarduera Euskal AEren eremuan gauzatzen duten enpresen kopurua %2,1 igo da 2008. urtean, 184.290 enpresa aktibo zenbatu direlarik. Enpresen %97,6k Euskal AEko lurraldean dute egoitza, eta 4.337k estatuko gainerakoetan; azken enpresa horiek 106.271 laguni ematen diete enplegua, guztizkoaren %11,3ri.

Enpresen batez besteko tamainak lehengoan dirau: 5,1 okupatu enpresako, eta 4,6 establezimenduko. Nortasun juridikoaren araberako azterketan alde nabarmenak daude. Titularra Pertsona Fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 10,3 eta 8,5 okupatu dira, enpresako eta establezimenduko.

ENPRESA-DEMOGRAFIA

Jarduerari ekin dioten eta utzi dioten establezimenduen arteko saldo garbia 4.601 da, 2007an baino 8.403 gutxiago. Enpleguaren sortze garbian 8.656 landun gehiago esan nahi du, establezimendu berriek enplegu-ekarpen handiagoa egin baitute itxi diren establezimenduen galeren aldean. Euren jarduerekin jarraitzen duten establezimenduen artean ere hazi da enplegua, 14.453 lagun gehiago. Emaitza orokor gisa, jarduera ekonomikoak 23.109 lanpostu sortu ditu.

Errotaziorik handiena Pertsona Fisikoaren formula juridikoarekin sortutako establezimenduetan gertatzen da: alten %58,9 eta bajen %66,8. Kolektibo honen guztizko saldoak 1.451 establezimendu eta 2.554 enplegu dira; izan ere, berriak gehiago dira utzi diotenak eta beste formula juridiko batera pasa direnak baino.

Establezimenduen demografia. Euskal AE. 2008

graf0005045_02_e.png

Iturria: Eustat.

Azken urteotako dinamismoarekin jarraituz, 2008. urtean, sozietate mugatuek 2.628 establezimenduko saldo positibo orokorra eta 18.474 lanpostuko gehikuntza garbia izan dute. Horrela, 279.755 lanpostura iritsi da, guztien %29,7. Sozietate anonimoen establezimenduetan, urte honetan 173 unitate gutxiago dauzkagu; bestalde, beren enplegu saldo garbia negatiboa da, 1.334 lanpostu gutxiago. Emaitza hauekin, sozietate mugatuak anonimoen gainetik jartzen dira enpleguan, aurreneko aldiz euskal enpresa-egituran.

Demografia jardueraren arabera aztertzean, Eraikuntza (sarreren %27,6 eta irteeren %24,1), Bankuak, aseguruak eta enpresa-zerbitzuak (sarrera guztien %27,0 eta irteera guztien %20,5) eta Merkataritza eta konponketa (sarrera guztien %18,1 eta irteera guztien %23,2) jarduera-adarrak nabarmentzen dira.

Enplegu garbiari dagokionez, sortzerik handiena Bankuak, aseguruak eta enpresa-zerbitzuak adarrean gertatu da, enplegu berri guztien %47,4 ekarri du. Egiten duen ekarpen hori dezente handiagoa da sektore guztien aldean duen pisu espezifikoari (%17,1) dagokiona baino. Bigarren Bestelako zerbitzu-jarduerak ditugu, %24,7rekin eta Eraikuntza %17,8rekin.

Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik sarrera guztien %87,4 eta irteera guztien %89,0 hartu ditu. Establezimendu mota hau oso dinamikoa da enplegu orokorra sortzen: 5.596 enplegu garbi. Batez ere sartzen diren establezimenduetako enpleguari zor zaio. Halere, enplegu orokorra sortzen dinamikoena -6.976 enplegu garbi- 20-49 bitarteko geruza da.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Federico Gutiérrez +Tlf:+34-945-01 75 43 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko enpresetan lan egiten duen pertsona kopurua %2,5 gehitu zen 2008. urtean

Eragiketa : 
Jarduera ekonomikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
200163
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2009/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005045_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali