2009/02/27ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO URTARRILA

Euskal AEko eraikuntzako kostuak %1,0 igo ziren 2009ko urtarrilean aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2008ko urtarriletik 2009ko urtarrilera) eraikuntzako kostuak %3,2 igo dira.

Euskal AEn Eraikuntzako Kostuen Indizeak %1,0ko igoera izan du 2009ko urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %3,2raino igo da, EUSTATen datuen arabera.

Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2009

graf0005025_01_e.png

(*)Gehikuntza urtarrileko urte artekoa da

Iturria: EUSTAT

2009ko urtarrilean, lan-eskuaren kostua %2,0 igo zen; lehengaien kostuak, berriz, %0,7.

Urtarrilean Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez, aurreko hilaren aldean. Eraikuntzaren atalean %+0,8 igo dira eta Obra Zibilarenean %+0,6. Urteko bilakaeran badira alde nabarmenak: Eraikuntzako lehengaien kostuak %+4,6 hazi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %-0,9 jaitsi.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Ez-metalezko meak (%9,1), Ura (%7,4), Altzarigintza (%6,5); Industria kimikoa (%4,4). Aitzitik, urteko prezioetan (2009ko urtarrila, 2008koaren aldean) murrizketak izan dituzte Petrolioa fintzearen (%-27,7), eta Metalurgiaren (%-0,5) lehengaiek.

Eraikuntzaren kostuen indizea. Euskal AE / Datu aurrerapena. 2009ko urtarrila.

graf0005025_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzako kostuak %1,0 igo ziren 2009ko urtarrilean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2009/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005025_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali