2009/03/31ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO OTSAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %-0,4 jaitsi ziren 2009ko otsailean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2009ko otsaila, 2008koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuek %1,9ko gehikuntza izan dute.
Euskal AEko eraikuntzako kostuen indizeak %-0,4 jaitsiera izan du 2009ko otsailean, aurreko hilaren aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %1,9raino igo da, EUSTATen datuen arabera.
Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2009
(*) Gehikuntza otsaileko urte artekoa da
Iturria: EUSTAT
2009ko otsailean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %-0,5 jaitsi dira.
Otsailean Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez, aurreko hilaren aldean. Eraikuntzaren atalean %-0,5eko jaitsiera eta Obra Zibilarenean %-0,7. Urteko bilakaeran badira alde nabarmenak: Eraikuntzako lehengaien kostuak %+3,0 hazi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %-3,0 jaitsi.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasarik handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Ura (%7,4), Ez-metalezko meak (%6,9), Altzarigintza (%6,0); Industria kimikoa (%3,2). Aitzitik, urteko prezioetan (2009ko otsaila, 2008koaren aldean) murrizketak izan dituzte Petrolioa fintzearen (%-30,3), Metalurgiaren (%-6,9) eta Energia elektrikoa eta gasaren (%-0,9) lehengaiek.
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE / DATU AURRERAPENA. 2009KO OTSAILA.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx