2009/03/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2009KO URTARRILA

Euskal AEko industri jarduera %-22,7 murriztu zen 2009ko urtarrilean

Aurreko hilaren aldean, 2008ko abenduaren aldean, %-1,3 murriztu zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2009ko urtarrilean %-22,7 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2008ko hil beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, %-1,3 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2008ko abenduarekin alderatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka

graf0005026_01_e.png

(*) 2008ko urtarrileko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat

Sektoreen araberako bilakaera

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2009ko urtarrileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2008ko urtarrilaren aldean. Bitarteko ondasunak %-27,9 jaitsi dira, Ekipoko ondasunak %-23,4 eta Energia %-9,7. Kontsumo-ondasunak %-15,8 jaitsi dira; Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-12,0 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %-25,3.

2008ko abenduaren aldean, 2009ko urtarrilean hil arteko aldaketak positiboak izan dira Tarteko ondasunetan (%0,1), eta negatiboak Energiaren (%-5,5) eta Ekipamenduko ondasunen (%-3,0) sektore nagusietan; Kontsumo-ondasunek %-0,3 egin dute behera. Kontsumo-ondasunen osagaien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorrek %-4,1eko hil arteko murrizpena izan dute eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrek, berriz, %+1,1 aurreko urteko abenduaren aldean.

Lurralde Historikoen araberako bilakaera

Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %-27,4, Bizkaian %-22,4 eta Gipuzkoan %-20,6.

Lurraldeetako hil arteko jaitsiera-tasei dagokienez (2009ko urtarrilekoak, 2008kokoen aldean) bilakaerak ezberdinak izan dira: Bizkaian %-2,5, Araban %-1,2 eta Gipuzkoan %-0,1.

Taula: 2009ko URTARRILA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).

graf0005026_02_e.png

(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %-22,7 murriztu zen 2009ko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2009/03/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005026_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali