2009/03/23ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2008ko 3. hiruhilekoa
Jaiotzak %1,9 gehitu ziren 2008ko hirugarren hiruhilekoan
Bigarren eta hurrengo haurrak %7 ugaritu ziren
2008ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.417 jaiotza erregistratu ziren, iazko aldi berean baino %1,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. Lurraldeka, Araban 819 haur jaio ziren, %3,4ko hazkundea; Bizkaian 2.742 jaiotza, %4,6ko hazkundea; Gipuzkoan 1.856 jaiotza, %-0,8ko jaitsiera.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2008ko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 3.085 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.937 haur (%35,8) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %7,3ra iritsi ziren. Gipuzkoan (%43,5), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%43) baino handiagoa izan zen, eta hori herrialde historiko horretan baino ez zen gertatu.
Jaiotzen %77,5ean amak 30 urte baino gehiago zituen
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %43,6. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 3539 urte artekoa (%28,6); 2529ko taldea beherago geratu da, erditzeen %15,6 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %7,0 dira, eta 40 urtez gorakoen taldean jaiotzen %5,2 gertatu da.
Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %29,9 hartu zuten. Gipuzkoa (%28,7) izan zen Euskal AEkoa baino ehuneko txikiagoa izan zuen lurralde bakarra. Talde horren erditzeadina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen %16,1 14 eta 24 urte bitartekoak baitziren; %7 besterik ez, ama guztiak aintzat hartuz.
1.- taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa
Iturria: EUSTAT
1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua
Oinarria 100 = b.b.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es