2009/03/13ko prentsa-oharra
PROIEKZIO DEMOGRAFIKOAK (PD) 2020
Migrazio-saldoa izango da Euskal AEko biztanleriaren hazkundearen faktore nagusia
Euskal AEko biztanleriak 117.000 pertsona gehiago hartuko ditu 2005-2020 bitartean
Euskal AEk 2.232,1 mila biztanle izango ditu 2020an, %48,8 gizonezkoak (1.089,1 mila) eta %51,2 emakumezkoak (1.143 mila), Eustatek egindako proiekzio demografikoen arabera. Ondorioz, 2005ean baino 117.000 pertsona gehiago, urteko batez besteko hazkundea %+0,37, ez homogeneoa. Izan ere, hazkundea aurreneko urteetan metatzen da, epe ertainean desazelerazioa dator, eta esandako aldiaren bukaeran hazkundea zero izango da.
1. grafikoa. Euskal AEko biztanleria piramideak 2005-2020
Iturria: EUSTAT
Araba izango da proiekzio-aldi guztian hazkunde-tasa positiboak dituen bakarra, batez bestekoa %0,88 delarik, eta 41.000 biztanle gehiago izango ditu; kopuru garrantzitsua, haren biztanleria bolumena ikusita. Bizkaian eta Gipuzkoan ere hazkundeak izango dira (+54.000 eta +21.000) baina erritmo motelagoz: %0,32 Bizkaian eta %0,21 Gipuzkoan. Baina azpimarragarriena da bi herrialde hauetan hazkundeak negatiboak izango direla azken urteetan.
1. taula. Biztanleriaren bilakaera, urte, herrialde eta sexuaren arabera. 1975-2020 (milaka)
Iturria: EUSTAT
Proiekzio-aldiaren lehenengo 8 urteetan saldo begetatiboa –jaiotzak ken heriotzak- positiboa izango da, eta baita eta batez ere migratorioa –immigrazioak ken emigrazioak-, 102.000 pertsona gehiago izango ditugularik. Hurrengo urteetan hazkundea 15.000 pertsona bakarrik izango da; saldo begetatiboa negatiboa izango da eta migratorioa, positiboa izango bada ere, murriztuz joango da, proiekzioaren azken urtean begetatiboarekin ados jarriko delarik.
Biztanleriaren zahartze-prozesuak badirau
20 urte baino gutxiagoko biztanleria %16,4 zen 2005ean, eta %18,3 izango da 2020an, 61.000 gazte gehiago; biztanleria-segmento horren azken urteetako etengabeko jaitsieraz kitto.
Bilakaera hori ez da behar adinakoa izango 65 urte edo gehiagokoen hazkunde nabarmena berdintzeko: 110.000 gehiago, 2005ean %18,5, eta 2020an %22,5. Hazkunderik handiena 85 urte gehiagokoen artean izango da: 2005eko %2tik 2020ko %4,1era. Izan ere, oso zaharren hazkunde-erritmoa urtean %+5,31 izango da, eta zaharrena, oro har, %+1,66. Erritmo horretan 85 urte edo gehiagoko pertsonak 50.000 gehiago izango dira, 15 urtetan 42.800etik ia 93.000ra.
Bestalde, “helduak ” (20-64 urte bitarte) 54.000 gutxiago izango dira 2005-2020 aldiaren buruan, ehuneko 6 puntu galduko dituzte, %65,1etik %59,3ra.
2. taula. Biztanleriaren bilakaera (milaka), urte eta adin-talde handien arabera. Euskal AE 1975-2020
Iturria: EUSTAT
Ugalkortasuna bizkortu egingo da, baina jaiotza-kopurua jaitsiko
Jaiotzen urteko fluxuaren bilakaerak iraganeko dinamika demografikoaren eragina etorkizunekoaren gainean islatzen du. 2020an ugalkortasun-maila emakumeko 1,4 haur izango da, 2005ekoa baino %50 gehiago, baina halere, jaioen kopurua begi-bistan murriztuko da mendeko bigarren hamarkadan. Murrizketa horren arrazoia 25-39 urte bitarteko emakumeen jaitsiera progresiboa izango da, %27ren gainetik . Adin-tarte horretan ugalkortasunaren %90 da. 2006ko 251.000tik 2020ko 181.000ra, hasiera batean immigrazioak taldea jendetuko badu ere.
Handia izango da jaiotza-tasaren gaineko eragina; izan ere, proiekzio-aldiaren azken urteetan jaiotza-kopurua urteko 18.000ren azpitik izango da, alegia, 2001-2002 biurtekoan bezalaxe, non ugalkortasuna %25 azpitik baitzen 2020rako aurreikusiaren aldean.
Bizi-itxaropenak haziz dirau
2005-2020 aldian hilkortasuna gehiago murriztuko da gizonen artean, eta hori areagokoa izango da adin gazteenetan. 1-14 urte bitarteko gizonen hilkortasuna %51 pasaz murriztuko da, eta emakumeena %42z. 15-29 urte bitartekoek ere hilkortasun-jaitsiera nabarmenak izango dituzte; gizonek %47, emakumeek %40. Aldi horretan 60-90 urte bitarteko emakumeen hilkortasuna %26 jaitsiko da eta gizonena %22 inguru. 2020an neska-haurren hilkortasuna 6 aldiz egongo da 1975ekoaren azpitik, eta mutikoena 7aldiz.
Jaiotzako bizi-itxaropena 2020an: 81,2 gizonek, 87,3 emakumeek, 2005ean 77,1 eta 84,6. Urte horietan gizonen gain-hilkortasuna murriztuz joango da, aurreko mendeko azken bost urteetatik abiatu zelarik. 2005-2020 bitartean, bizi-itxaropen tartea, gizon eta emakumeen artean, 7,4 urtetik 6ra jaitsiko da. Hilkortasuna gehiago jaitsiko da gizonen artean, bereziki gazte eta helduen artean.
2. grafikoa. Jaiotzako bizi-itxaropenaren bilakaera, sexuen arabera. Euskal AE 1975-2020
Iturria: EUSTAT
Migrazio-saldoa izango da biztanleriaren hazkundearen faktore nagusia
Proiekzio aldiko biztanleria-hazkundearen arrazoi ia bakarra migrazio-saldoa izango da; izan ere, hazkunde begetatiboa negatiboa izango da 2013tik aurrera. Migrazio-saldoa beti izango da positiboa, baina murriztuz: 2007an 18.000 migratzaile garbi, eta 2020an 4.000 pasatxo.
Migrazio-saldoaren beheranzko bilakaeran giltza urteko sarreren aurreikusitako murrizketa izango da, batez ere atzerritikoak. Etorkin kopuruak lehengoan iraungo du, beheranzko joera txiki batekin. 2007ko 41.000 etorkinak 26.000 pasatxo izango dira 2020an, sarreretan %37 gutxiago; etorkinak 22.000 pasatxo izango dira urtean, %5 gutxiago.
Azken urteetan Arabak migrazio-saldo positiboak izan ditu, baina beste bi herrialdeen saldo negatiboak hain handiak ziren ezen saldo begetatiboa positiboa izanik ere biztanleria urritu egiten baitzen. Egoera horrek aldaketa handia izan zuen 2000.ean, non immigrazioan hazkunde garrantzitsua gertatu baitzen, Bizkaia eta Gipuzkoan saldo positiboak ekarriz; horrela jarraituko du, saldo gero eta txikiagoekin, 2020ra arte. Migrazio-saldoen jaitsierak batez ere Gipuzkoari eragingo dio %76 2005-2020 artean, azkenean 600 pertsona bakarrik. Bizkaiak %70eko jaitsiera izango du, eta %60 Arabak.
3. grafikoa.- Migrazio-saldoaren bilakaera urte eta herrialdeen arabera. 1988-2020 1988-2020.
Iturria: EUSTAT
Azken aldian, kanpo migrazio saldoak areagotzeaz gain, herrialde historikoen artekoak ere ugaritu dira. 90ko hamarkadan 3.200-3.500 izaten ziren urtean; berriz, 2005-2006 biurtekoan 4.500 inguru. Atzerritar biztanleen mugikortasun handiagoa izan da prozesu horren oinarria; barne mugimenduen artean bostetik bat atzerritar batena da. Etorkizunean murriztu egingo da barne-mugikortasuna; batetik, atzerritar gutxiago sartuko delako, bestalde herrialdeen arteko aldeak mantenduko dira, Arabarren mugikortasuna besteena halako bi izango da.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es