2009/03/26ko prentsa-oharra
UNIBERTSITATE-ESTATISTIKA, 2007/08 IKASTURTEA
Unibertsitate-ikasleen ia erdia gizarte-zientzietan eta zuzenbidean matrikulatu zen
Arlo guztietan emakumeak gehiago dira, irakaskuntza teknikoetan izan ezik
2007-08 ikasturtean 65.101 ikasle matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan. Haien arteko %47 arlo sozial eta juridikoan, Eustaten datuen arabera. Aurreko ikastaroaren aldean, matrikulazioak %-2 gutxiago izan dira, azken 13 urteetako joerari eutsiz.
Lurraldez lurralde, matrikulatutako guztien %55 Bizkaian aritu ziren, %31 Gipuzkoan eta %14 Araban.
Matrikulatutakoen %55, emakumezkoak, joan den ikasturteko ehunekoaren antzera. Zentroen titulartasunari dagokionez, ikasleen %78 publikoetan matrikulatu ziren.
Matrikulatutako ikasleria, ziklo eta ikasketa adarraren arabera. 2007-08
(1) Bigarren zikloa gainditzeak lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua eskuratzea dakar.
(2) Lehenengo zikloa gainditzeak diplomatu, ingeniari edo arkitekto tekniko titulua eskuratzea dakar.
(3) LRU doktoretza ofizialeko programetan eta graduatu ondoko programa ofizial berrietan (master eta doktoretzetan) matrikulatutako ikasleria
Iturria: Eustat
Gizonek prestakuntza teknikoagoa aukeratzen dute
30.790 ikaslek egin zituzten arlo sozial eta juridikoko ikasketak. Hori matrikulazio guztien %47 da. Bigarren, 20.346 ikaslek (%31k) Ikasketa Teknikoak aukeratu zituzten, eta Giza Zientzietan 6.106 matrikulatu ziren. Prestakuntza sanitario eta esperimentala aukeratutakoak 3.888 eta 3.372 izan ziren, adar bakoitzaren %6 eta %5.
Emakumeek presentzia nabarmena dute ia adar guztietan, %63 direlarik, batez beste, zientzia sozial eta juridikoetan, esperimental eta giza zientzietan. Osasun arloan emakumeak gehiago dira, eta gero eta gehiago, hamar matrikulaziotik zortzi. Salbuespena irakaskuntza teknikoak dira, nonbait erakargarriagoak zaizkie gizonei, emakumeak %30 direlarik.
Lizentziatura eta diplomaturetan izaten dira ikasle graduatuen portzentajerik handienak.
2007-08 ikasturtean 12.489 ikaslek bukatu zituzten unibertsitate-ikasketak; %58 emakumeak.
Ikasketa motaren arabera, 4.175ek lizentziaturaren bat lortu zuten, %39k. Ondoren diplomaturak datoz, 3.066 (%29) eta arkitekturak eta ingeniaritzak, bai goi-mailakoak, bai teknikoak: 1.703 eta 1.681, %16.
Graduatu ondokoetan, 1.561 ikaslek hirugarren zikloa (ikertzeko nahikotasuna) bukatu zuten, doktoretza egiteko gaituz; 313k master ofizialen bat bukatu zuten, eta 303k doktoretza.
Graduatutako ikasleak, ikasketa mota eta sexuaren arabera. 2007
Iturria: Eustat
Hona hemen graduatu gehien izandako titulazioak: irakasle eskola (1.366), industri ingeniaritza teknikoa (874), enpresa administrazioa eta zuzendaritza (790), enpresa-zientziak (596) eta industri ingeniaritza (447). Emakumeak bakarka hartuta: irakasle eskola (1.072), enpresa administrazioa eta zuzendaritza (487), enpresa-zientziak (353,) erizaintza (308) eta psikologia (270).
Unibertsitate-irakasleen plantilla %5,4 hazi zen
Euskal AEko unibertsitateetan, 2007/08 ikasturtean, 7.628 pertsonak lan egin zuten, aurrekoan baino %5 gehiagok. Haietarik %45, 3.449, emakumeak.
5.592 irakaslek osatzen dute plantilla, aurreko urtean baino %5,4 gehiago. Hamar irakasletatik lau emakumeak ziren. Ez-irakasleak, 2.039 pertsona.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
+Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp