2009/05/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO APIRILA
Bidaiarien sarrerak %5 eta gaualdiak %8 gehitu ziren 2009ko apirilean
2009ko Aste Santuan, 2008koaren aldean, bidaiariak %11 eta gaualdiak %10 gehiago izan dira
2009ko apirilean, 167.590 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 8.500 sarrera gehiago, hau da, %5eko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiarien sarrerak %7 igo dira Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %-4 jaitsi ziren Araban, 2008ko hilabete beraren aldean. Datuok aztertzeko orduan kontuan eduki behar da Aste Santua 2008an martxoan izan zela eta aurten apirilean.
Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %12ko igoera izan da 2008ko apirilaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarreretan %9ko jaitsiera. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da Gipuzkoan eta Bizkaian (%16 eta %15) eta atzera egin du Araban (%-4). Atzerritarrak, aldiz, hiruretan gutxitu ziren: Gipuzkoan %-12, Bizkaian %-8 eta Araban %-2.
2009ko apirilean erregistraturiko gaualdiak 309.181 dira, hau da, iazko apirilaren aldean %8ko hazkundea, 23.500 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten hiruretan: Araban (%3), Bizkaian (%6) eta Gipuzkoan (%13).
Batez besteko egonaldian %3ko igoera dugu: Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia lehengo urteko apirileko 1,79 egunetik urte honetako apirileko 1,84 egunera pasa da. Araban %+7, Bizkaian %-1 eta Gipuzkoan %+6.
Plazakako betetze-maila iazko apirileko %41,38tik aurtengo apirileko %41,62ra pasa zen. Igoera Gipuzkoari bakarrik zor zaio, non lehengo urteko %42,25etik aurtengo apirileko %45,22ra pasa den; Araban %-11ko jaitsiera dago eta plazakako betetze-maila batez bestekoaren azpitik dago (%32,10); Bizkaian betetze-maila aurtengo apirilean (%41,88) zertxobait txikiagoa da lehengo urtekoan (%42,39) baino.
Urteko lehen lau hilabeteetan 529.826 sarrera izan dira Euskal AE-ko hotel-establezimenduetan, %-9 gutxiago 2008ko aldi beraren aldean. Gaualdiak 957.537 izan dira, lehengo urtean baino %-10 gutxiago Batez besteko egonaldian jaitsiera txikia dago lauhilekoan, lehengo urteko 1,83 egunetik 1,81era. Betetze-maila 2008ko lehen lauhilekoko %39,67tik 2009ko %33,56ra jaitsi da, %-15, alegia.
Nekazal-turismoa: Gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%36) eta gaualdiak (%64)
Euskal AEko nekazal-turismoko establezimenduetan, 11.089 bidaiari-sarrera zenbatu ziren apirilean, aurreko urteko hil berean baino %36 gehiago: %30 ugaritu ziren Araban, %36 Gipuzkoan eta %40 Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %38 ugaritu ziren Euskal AEn: Araban %39 hazi dira, %43 Bizkaian eta %35 Gipuzkoan. Euskal AEn %10 atzerritar gehiago izan da: Gipuzkoan %+41, Bizkaian %+13 eta Araban %-45.
Euskal AEko nekazal-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 29.172 izan dira apirilean, lehengo urteko hil berean baino %64 gehiago. Urte arteko tasak positiboak izan dira Gipuzkoan (%74), Bizkaian (%60) eta Araban (%47).
Bidaiariko batez besteko egonaldia igo egin da 2008ko apirilaren aldean: duela urtebete 2,17 egunekoa izan zen; eta, azken honetan, 2,63koa.
Plazakako betetze-maila %18,06tik %26,08ra hazi zen, hiru lurraldeetan izandako igoeren ondorioz. Araban %24,27; Bizkaian %22,96 eta Gipuzkoan %29,09.
2009. urteko lehen lau hilabeteetan 30.083 sarrera izan dira Euskal AE-ko nekazal-establezimenduetan, %5eko hazkundea 2008ko aldi beraren aldean.
2009ko urtarrila-apirila denboraldiko gaualdiak 74.738 izan dira; %3ko igoera, aurreko urteko aldi beraren aldean.
2009ko Aste Santuko datuak
Aste Santuko astelehenetik Pazko Asteko ostirala bitarteko aldian (2009an, apirileko 6tik 17ra), bidaiari-sarrerak %11 igo ziren eta gaualdiak %10, aurreko urteko oporraldi beraren aldean (2008ko martxoko 17tik 28ra), Euskal AEko hotel-establezimenduetan.
Aste Santuko batez besteko egonaldia aurreko urteko 1,89 eguneko egonalditik 2009ko 1,88ra pasa zen. Plazakako betetze-maila 2008ko %43,05etik 2009ko %43,38ra igo da.
Nekazal-turismoko establezimenduetan, aldi horretan, bidaiari-sarrerak %29 hazi ziren, baina gaualdiak, aldiz, %-3 jaitsi. Batez besteko egonaldia 2.008ko 3,86 egunetik 2009ko 2,92ra jaitsi zen.
Aste Santuko puntako egunetan (osteguna, ostirala, larunbata), hotel-establezimenduetan %69,87 izan zen betetze-maila eta nekazal-turismoan %81,18 Euskal AEn.
2. taula: Hileko emaitzak
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx