2009/05/15eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA-INDIZEA (EKI), 2008ko 4. HIRUHILEKOA
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %-1,6 murriztu zen 2008ko laugarren hiruhilekoan
Eraikuntza %-4,2 jaitsi zen eta Obra Zibila %3,5 hazi
EUSTATek landutako datuen arabera, 2008ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %-1,6 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntzako jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2008ko laugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %-0,9 murriztu zen, 2008ko hirugarrenaren aldean.
1. grafikoa: Euskal AEko Eraikuntzaren Koiunturako Indizearen urte arteko hiruhileko hazkunde zuzendua Guztira, Eraikuntza eta Obra Zibila (%) (%)
Iturria: Eustat
2008ko laugarren hiruhilekoan eraikuntza sektorearen bilakaera gehiago oinarritu zen Obra Zibila azpisektorean, Eraikuntza azpisektorean baino. Izan ere, lehenak urte arteko %3,5eko igoera izan zuen, eta bigarrenak, berriz, %-4,2ko jaitsiera.
Hiruhileko arteko terminoetan, 2008ko laugarreneko jarduera 2008ko hirugarrenekoarekin alderatuta, bi sektoreek bilakaera negatiboak izan dituzte, Obra Zibilak %-0,3 eta Eraikuntzak %-1,2.
Eraikuntzako enplegua 2008ko laugarren hiruhilekoan %-1,7 jaitsi zen hirugarrenaren aldean.
Eraikuntza sektorearen jardueraren balantzea 2008an
Euskal AEko Eraikuntzaren Koiuntura Indizearen 2008ko balantzean %2ko hazkunde metatua dugu, bi azpisektoreetako bilakaerak guztiz ezberdinak direlarik: Eraikuntzan jarduera %-1,4 jaitsi zen; Obra Zibilean hazkunde metatu ikusgarria izan zen, %+9,2, Eraikuntzaren bilakaera negatiboa konpentsatuz.
Langile okupatuak %-3 jaitsi ziren urteko metatuan.
1. taula: Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturaren indizea 2008ko 4. hiruhilekoa. Aldakuntza tasak (%)
(1) t urteko urtarriletik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean
Iturria: Eustat
Ohar metodologikoa: 2008ko laugarren hiruhilekoko Eraikuntzako Koiuntura Indizea 2005 oinarri hartuta egin da, 2003 oinarriari jarraitzen diolarik. Oinarri aldaketa honek beste abantaila batzuen artean honakoa dakar: Euskal AEko industria-sektoreko enpresa informatzaileen ordezkatze-panela eguneratzea, enpresa-kopurua eta sektore-estaldura nabarmen gehituz, eta europar gomendioei jarraitzen zaie; izan ere 0 eta 5 bukatutako urtea egokitzat jotzen dira oinarri izateko.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx