2009/05/05eko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2009KO MARTXOA
Euskal AEko industri jarduera %-26,7 murriztu zen 2009ko martxoan
Aurreko hilaren aldean, 2009ko otsailaren aldean, %-4,4 murriztu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2009ko martxoan %-26,7 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2008ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %-4,4 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko otsailarekin alderatuta.
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka
Iturria: Eustat
Sektoreen araberako bilakaera
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2009ko martxoko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2008ko martxoaren aldean. Bitarteko ondasunak %-33,2 jaitsi dira, Ekipoko ondasunak %-26,7 eta Energia %-6,0. Kontsumo-ondasunak %-18,5 jaitsi dira; Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-14,3 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %-30,2.
2009ko otsailaren aldean, 2009ko martxoan hil arteko aldaketak negatiboak izan dira: Energian (%-2,8), Tarteko ondasunetan (%-4,4), Ekipoko ondasunetan (%-4,6) eta Kontsumo-ondasunetan %-4,0. Kontsumo-ondasunen osagaien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorrek %-7,1eko hil arteko jaitsiera izan dute eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrek %-2,9koa, otsailaren aldean.
Lurralde Historikoen araberako bilakaera
Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %-31,1, Bizkaian %-24,4 eta Gipuzkoan %-27,0.
Hil arteko hazkunde-tasei dagokienez (2009ko martxokoak, 2009ko otsailaren aldean) bilakaerak negatiboak izan dira: Gipuzkoan %-4,8, Bizkaian %-4,2 eta Araban %-4,0.
Taula: 2009ko MARTXOA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).
(1) t urteko martxotik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.
Iturria: Eustat
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx