2009-04-30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO MARTXOA

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,4 jaitsi dira 2009ko martxoan, aurreko hilearen aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2008ko martxotik 2009ko martxora) eraikuntzaren kostuak % 1,0 igo dira.

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzaren kostuen indizeak % 0,4ko igoera izan du 2009ko martxoan, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa % 1,0eraino igo da.

Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2009

graf0005146_01_e.png

(*) Gehikuntza martxoko urte artekoa da

Iturria: EUSTAT

2009ko martxoan laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (% 0,0), baina lehengaien kostuak % 0,5 jaitsi dira.

Martxoan, eraikuntzaren eta obra zibilaren azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute horien lehengaien kostuari dagokionez; aurreko hilabetearen aldean % 0,4 egin du behera eraikuntzak, eta obra zibilaren lehengaien kostuak % 0,7 egin du behera. Bi azpisektore horien urteko bilakaerari dagokionez, alde nabarmenak eman dira: eraikuntzako lehengaien kostuak % 2,1 gehitu dira, eta obra zibilekoek % 4,7 egin dute behera.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: ura (% 7,4), mineral ez-metalikoak (% 5,7), altzarien fabrikazioa (% 4,9) eta material elektronikoa (% 4,2). Beste alde batetik, urteko prezioetan beherakada izan dute (2008ko martxotik 2009ko martxora) hurrengo sektoreetako lehengaiek: petrolioaren birfinketa (-% 34,2), metalurgia (-% 11,1), zuraren industria (-% 0,7), material elektrikoa (-% 0,2) eta energia elektrikoa eta gasa (-% 0,9).

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. MARTXOA 2009

graf0005146_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,4 jaitsi dira 2009ko martxoan, aurreko hilearen aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2009/04/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005146_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali