2009-05-29ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO APIRILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,5 jaitsi dira 2009ko apirilean, aurreko hilearen aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2008ko apiriletik 2009ko apirilera) eraikuntzaren kostuak % 0,1 jaitsi dira.
EUSTATen datuen arabera, EAEn eraikuntzako kostuen indizeak % 0,5eko beherakada izan du 2009ko apirilean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa % 0,1era jaitsi da.
Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2009
(*)Gehikuntza apirileko urte artekoa da
Fuente: EUSTAT
2009ko apirilean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (% 0,0), baina lehengaien kostuak % 0,6 jaitsi dira.
Apirilean, eraikuntzaren eta obra zibilaren azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute horien lehengaien kostuari dagokionez; aurreko hilabetearen aldean % 0,7 egin du behera eraikuntzak, eta obra zibilaren lehengaien kostuak % 0,3 egin du behera. Bi azpisektore horien urteko bilakaerari dagokionez, alde nabarmenak eman dira: eraikuntzako lehengaien kostuak % 0,7 gehitu dira, eta obra zibilekoek % 6,2 egin dute behera.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: ura (% 7,4), altzarien fabrikazioa (% 4,6), mineral ez-metalikoak (% 4,3) eta material elektronikoa (% 3,6). Beste alde batetik, urteko prezioetan beherakada izan dute (2008ko apiriletik 2009ko apirilera) hurrengo sektoreetako lehengaiek: petrolioaren birfinketa (-% 33,2), metalurgia (-% 17,3), material elektrikoa (-% 2,4), zuraren industria (-% 2,3) eta energia elektrikoa eta gasa (-% 0,7).
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx