2009-06-15eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURARI BURUZKO INDIZEA (EKI), 2009KO 1. HIRUHILEKOA
Euskal AEko eraikuntzaren sektoreak % 9,1 egin du behera 2009ko lehenengo hiruhilekoan
Eraikuntzak % 14,8 egin du behera baina obra zibilak % 3,1 egin du gora
EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreak % 9,1eko beherapen nominala izan du 2009ko lehenengo hiruhilekoan eta aurreko urtearen aldean.
Estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, 2009ko lehenengo hiruhilekoan eraikuntzaren sektoreak % 4,5 egin du behera (2008ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta).
1. grafikoa: Euskal AEko Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka. Guztira, eraikuntza eta obra zibila. (%)
Iturria: Eustat
Eraikuntza sektoreak 2009ko lehenengo hiruhilekoan behera egin du, baina beherapen hori nolabait moteldu egin da obra zibilaren azpisektoreak portaera positiboa izan duelako. Hain zuzen, obra zibila urte batetik bestera % 3,1 gehitu da baina eraikuntza % 14,8 murriztu da.
Hiruhileko batetik bestera, sektoreak 2009ko lehenengo hiruhilekoan eta aurreko hiruhilekoaren aldean izan duen portaera aztertuz gero, eraikuntzaren eta obra zibilaren azpisektoreek bilakaera negatiboak izan dituztela ikusten da: obra zibilak % 1,4koa eta eraikuntzaren azpisektoreak % 6,2koa.
Eraikuntza sektoreko enpleguak % 3,6 egin du behera, 2008ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
1. taula: Eraikuntzaren koiunturazko indizea. Euskal AE. 2009ko 1go hiruhilekoa. Aldakuntza tasak (%).
(1) t urteko lehen hiruhilekotik azken hiruhilekora arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberarekin erkatuta.
Iturria: Eustat
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx