2009/06/19ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE), 2008ko 4. hiruhilekoa
Jaiotzak % -1,5 gutxitu ziren 2008ko laugarren hiruhilekoan
Urte osoan, halere, 21.173 haur jaio ziren, aurrekoan baino %3,2 gehiago
2008ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.107 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %-1,5 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Horietatik 1.790 haur urrian jaio ziren, 1.674 azaroan eta 1.643 abenduan. Araban 771 haur jaio ziren, Bizkaian 2.643, eta Gipuzkoan 1.693.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.952 haur (%57,8), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.764 haur (%34,5) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 391 (%7,7) izan ziren.
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea dela nagusi oraindik ere, haien artean izan baitziren erditzeen % 41. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 3539 urte artekoa (%30,4); 2529ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %16,2 ekarri baitzituen; eta 20-24ko taldeak % 5,5 besterik ez.
40 urtetik gorako adinarekin umeak izaten zituzten amak (% 5,4) gehiago izan ziren 20 urtetik beherako adinekin izan zituztenak baino (%1,5).
Ama ezkongabe gehiago dago
Ezkontzaz kanpoko jaiotzek guztizkoaren %32,1 hartu zuten, 2007ko aldi berean lortutako kopurua 3,3 ehuneko-puntutan gaindituz. Lurraldeka, Bizkaian izan zen ehunekorik handiena (%32,2), ondoren Gipuzkoan (%32) eta Araban (%31,8).
1.- taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa
1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua
Oinarria 100 = b.b.
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es