2009-07-31ko prentsa-oharra

HERRI ADMINISTRAZIOEN KONTU EKONOMIKOAK, 2007. URTEA

2007. urtean, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen administrazioen superabita 1.747 milioi eurokoa izan zen, eta EAEko administrazioena 1.445 milioi eurokoa

Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen superabita, guztira, BPGaren %4,8 izan zen

EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden herri administrazioek (euskal administrazioak eta EAEn kokatuta dauden Estatuko administrazioa eta Gizarte Segurantza), 2007. urtean, 3.192 milioi euroko superabita izan zuten finantzatzeko ahalmenari dagokionez, hau da, BPGaren %4,8.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioek ehuneko bi hamarren hobetu zuten 2006eko BPGren balioa. Era berean, Espainian, herri administrazioen sektorearen surperabita BPGare %2,0tik 2006an %2,2ra pasa zuen 2007an. Horrela, 27 kidez osatutako Europar Batasunean hobekuntza handiagoa izan zen: defizitak behera egiten jarraitu du: 2006ean PGaren %1,4 izan zen eta 2006an %0,8.

1. grafikoa. Herri administrazioen finantzatzeko ahalmenaren (+) edo beharrizanaren (-) bilakaera (BPGaren %)

graf0005376_01_e.png

Iturria: Eustat

Euskal Autonomia Erkidegoan herri administrazioek finantzatzeko gaitasuna hobetu zuten, finantzazkoak ez diren baliabideek gehikuntza handiagoa izan zutelako finantzazkoak ez diren enpleguekin erkatuta: 2006ekoen aldean %9,7 gehitu ziren aipatutako baliabideak, eta finantzazkoak ez ziren lanpostuak %9,2.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen barruan sartzen diren erakunde-sektore guztiek izan zituzten 2007. urte horretan superabitak, baina ez zen kasu denetan modu berean eman:

EAEn kokatuta dauden Estatuko administrazioak eta Gizarte Segurantzak superabita hobetu zuten: 2006. urtean 1.562 milioi eurokoa izan zen eta 2007. urtean 1.747 milioi eurokoa. Osagaiak banakotuz gero, EAEn kokatuta dagoen Estatuko administrazioak saldo soberakina gehitzen jarraitu du: 2007an 1.561 milioi eurokoa izan zen eta 2006ean 1.505koa. EAEn kokatuta dagoen Gizarte Segurantzak ere izan zuen superabita, 186 milioikoa, hau da, 2006. urtean lortu zuten 57 milioren aldean, 128 milioi gehiago.

EAEko administrazioek saldo positiboa hobetu zuten: 2006. urtean 1.262 milioikoa izan zen eta 2007. urtean 1.445 milioikoa. Emaitza hori ondoko saldo positibo hauek batuz lortu zuten: 709 milioi Eusko Jaurlaritzaren erakundeen artean, 86 milioi Arabako foru eta toki erakundeetan, 568 milioi Bizkaikoetan eta 80 Gipuzkoakoetan.

1. taula: Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen aurrezki garbia eta finantzatzeko ahalmena (+) edo beharrizana (-). 2007. urtea. (Mila eurotan)

graf0005376_02_e.png

Iturria: Eustat

2. taula: Herri administrazioek azken eskarian duten partaidetza. Euskal Autonomia Erkidegoa (mila eurotan). 2000-2006

graf0005376_03_e.png

Iturria: Eustat

Barne-eskari publikoak barne-eskari osoan izan zuen parte-hartzea 2006. ekitaldiaren aldean gora egin zuen eta 2007, urtean %17,0 izan zen.

Herri administrazioen azken kontsumoko gastua, EAEko azken kontsumoan izandako gastuaren %19,9 izan zen 2007. urtean; hots, 2006ekoa baino lau hamarren altuagoa.

Inbertsio publikoak gora egiten jarraitu zuen. 2006. urtearen aldean %13,5 gehitu zen.; beraz, herri administrazioek 2007. urtean %9,6ko inbertsioa egin zuten EAEko ekonomiaren Kapitalaren Eraketa Gordinean, 2005. urtean baino %0,4 handiagoa. Erakundeen arabera, 2007ko inbertsioen %95,6 euskal administrazioei egokitu zitzaizkien, eta EAEn kokatuta dauden Estatuaren administrazioei %5,39 baino ez. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri administrazioek 2006. urtean 1.540 miloioko inbertsiotik  1.779 milioioko inbertsiora  gora egin zuten. Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen administrazio eta Gizarte Segurantza erakundeen inbertsioak behera egin zuen, 2006. urteko  117 miliotik 2007. urteko 101 miloira jaitsiz.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Clara Ramos Hernández Tel:+34-945-01 75 97 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2007. urtean, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen administrazioen superabita 1.747 milioi eurokoa izan zen, eta EAEko administrazioena 1.445 milioi eurokoa

Eragiketa : 
Administrazio publikoen kontuak
Eragiketa kodea : 
173001
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010-2023
Eguneratze data : 
2009/07/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005376_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali