2009/09/11ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2009ko lehen hiruhilekoa
2009ko lehenengo hiruhilekoan, ezkontza gehiago aurreko urteko aldi berean baino
Ezkontzen %83 zibilak izan ziren
Euskal AEn 994 ezkontza izan ziren 2009ko lehen hiruhilekoan, hau da, 2008ko laugarren hiruhilekoan izandako 1.857ak baino %46,5 gutxiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak (995) baino %4,1 gehiago, Eustaten datuen arabera. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egin ziren, batez ere urtarrilean eta otsailean.
Aurreko urteetan gertatu den bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (%83,1) hiruhileko horretan izan da, portzentaje hori 1,3 puntuz hazi delarik aurreko urteko aldi beraren aldean. Hiru lurraldeetan hazi dira 2008ko hiruhileko beraren aldean. Araban %87,6 izan dira, %83,8 Bizkaian eta %81,6 Gipuzkoan.
2009ko lehen hiruhileko horretako 994 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 969 gizonezko eta 964 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 844 senarrentzat (%87,1), lehen ezkontza izan zen; 14 alargun eta 111 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea, zertxobait baxuagoa; 833 izan ziren (%86,4); alargunak 9 eta dibortziatuak 122.
Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %83,3k zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, berriz, %74,8k. Proportzio horiek 2008ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%81,7 eta %71,8 hurrenez hurren) eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.
Sexu bereko pertsonen artean 23 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino 2 gutxiago; 16 gizonen artekoak eta 7 emakumeen artekoak.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es