2009/06/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO MAIATZA

Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,2 igo ziren 2009ko maiatzean aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2009ko maiatza, 2008koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak % -0,3 gutxitu dira

2009ko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta maiatzeko urte arteko tasa %-0,3 jaitsi zen, EUSTATen datuen arabera.

Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2009

graf0005313_01_e.png

(*)Gehikuntza maiatzako urte artekoa da

Iturria: EUSTAT

2009ko maiatzean, aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %+0,3 garestitu dira.

Maiatzean, hil arteko tasetan, Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Eraikuntzaren atalean %0,2ko igoera izan zen aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilaren atalean %0,6. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Eraikuntzako lehengaien kostuak %0,7 hazi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %-7,6 jaitsi.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Ura (%7,4), Ez-metalezko mineralak (%6,2), Altzarigintza (%3,4); Energia elektrikoa, eta gasa (%2,0). Aitzitik, urteko prezioetan (2009ko maiatza, 2008koaren aldean) murrizketak izan dituzte Petrolioa fintzearen (%-37,9), Metalurgiaren (%-21,6), Zurgintzaren (%-3,5) eta Material elektrikoaren (%-1,9) lehengaiek.

graf0005313_02_e.png

Iturria: EUSTAT

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,2 igo ziren 2009ko maiatzean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2009/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005313_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali