2009-09-03ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO UZTAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 igo dira 2009ko uztailean, aurreko hilearen aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2008ko uztailetik 2009ko uztailera) eraikuntzaren kostuek % 1,7 egin dute behera.
EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzako kostuen indizea % 0,2 igo da 2009ko uztailean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa % 1,7ra jaitsi da.
2009ko uztailean, eta aurreko hilabetearen aldean, laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (% 0,0), baina lehengaien kostuak % 0,3 egin du gora.
Uztailean, hilabete batetik besterako tasak aintzat hartuta, Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute horien lehengaien kostuan; Eraikuntzan, aurreko hilaren aldean, % 0,3 igo da lehengaien kostua eta Obra Zibilean % 0,2. Bi azpisektore horien urteko bilakaerari dagokionez, alde nabarmenak eman dira: eraikuntzako lehengaien kostuek % 1,1 egin dute behera, eta obra zibilekoek % 9,2.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: ura (% 7,4), mineral ez-metalikoak (% 4,5), altzarien fabrikazioa (% 2,0), makineria (% 1,5) eta kautxua eta plastikoa (% 1,5). Beste alde batetik, urteko prezioetan beherakada handiagoa izan dute (2008ko uztailetik 2009ko uztailera) hurrengo sektoreetako lehengaiek: petrolioaren birfinketa (-% 35,9), metalurgia (-% 28,4), energia elektrikoa eta gasa (-% 8,4) eta zuraren industria (-% 5,2).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx