2009-07-30eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO EKAINA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,7 jaitsi dira 2009ko ekainean, aurreko hilearen aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2008ko ekainetik 2009ko ekainera) eraikuntzaren kostuek % 1,5 egin dute behera.
EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzako kostuen indizeak % 0,7ko beherakada izan du 2009ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa % 1,5era jaitsi da.
Urte arteko aldakuntza-tasak, 1997-2009
(*)Gehikuntza ekainako urte artekoa da
2009ko ekainean, eta aurreko hilabetearen aldean, laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (% 0,0), baina lehengaien kostuak % 0,9 jaitsi dira.
Ekainean, eta hil arteko tasak aztertzean, eraikuntza eta obra zibilaren azpisektoreek bilakaera ezberdina izan dute lehengaien kostuei dagokienez: obra zibileko kostuak aurreko hilabetearen aldean % 0,2 igo dira, eraikuntzako lehengaien kostuek, aldiz, % 1,1 egin dute behera. Bi azpisektore horien urteko bilakaerari dagokionez ere, alde nabarmenak eman dira: eraikuntzako lehengaien kostuek % 0,9 egin dute behera, eta obra zibilekoek % 8,7.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: ura (% 7,4), mineral ez-metalikoak (% 4,0), altzarien fabrikazioa (% 3,0) eta makineria (% 1,6). Beste alde batetik, urteko prezioetan beherakada handiagoa izan dute (2008ko ekainetik 2009ko ekainera) hurrengo sektoreetako lehengaiek: petrolioaren birfinketa (-% 34,5), metalurgia (-% 25,8), zuraren industria (-% 4,5) eta material elektrikoa (-% 3,9).
Iturria: EUSTAT
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx