2009/07/02ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2009ko MAIATZA
Euskal AEko industri jarduera %-26,5 murriztu zen 2009ko maiatzean
Aurreko hilaren, 2009ko apirilaren aldean, %-3,3 murriztu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2009ko maiatzean %-26,5 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2008ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %-3,3 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko apirilarekin alderatuta.
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka
Iturria: Eustat
Sektoreen araberako bilakaera
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2009ko maiatzeko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2008koaren aldean. Bitarteko ondasunek %-32,0ko jaitsiera izan dute; Ekipoko ondasunek %-31,4koa; Energiak %-7,7koa; Kontsumoko ondasunek %-12,6koa, Kontsumo ez-iraunkorreko (%-9,0) eta batez ere iraunkorreko (%-21,8) ondasunen jaitsieragatik.
2009ko apirilaren aldean, 2009ko maiatzean hil arteko aldaketak negatiboak izan dira denetan, Kontsumoko ondasunetan (%0,7) izan ezik, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (%1,0) izandako igoerak eraginda, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % -0,2 jaitsi baitziren. Energia %-5,7 jaitsi da, Ekipoko ondasunak %-5,6 eta Tarteko ondasunak %-3,2.
Herrialde Historikoen araberako bilakaera
Herrialde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Araban %-32,6, Bizkaian %-24,2 eta Gipuzkoan %-25,5.
Hil arteko tasak, 2009ko maiatza apirilaren aldean, negatiboak izan dira hiruretan: Araban %-1,9, Bizkaian %-4,8 eta Gipuzkoan %-2,1.
Taula: 2009ko MAIATZA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).
(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.
Iturria: Eustat
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx