2009-08-04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2009KO EKAINA

Euskal AEko industri jarduera % 23,4 jaitsi da 2009ko ekainean

Aurreko hilabetearen, hau da, 2009ko maiatzaren aldean % 0,1 jaitsi da

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa 2008ko ekainaren aldean % 23,4 jaitsi da 2009ko ekainean.

Aurreko hilabetearen, hau da, 2009ko maiatzaren aldean Euskal AEko industri produkzioa % 0,1 jaitsi da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka

graf0005378_01_e.png

Iturria: Eustat

Sektoreen araberako bilakaera

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2009ko ekaineko indizearen bilakaera jaitsi egin da sektore guztietan, 2008ko ekainaren aldean: ekipamenduko ondasunak % 29,6 jaitsi dira, tarteko ondasunak % 27,7 jaitsi dira, energia % 6,4 jaitsi da eta kontsumo-ondasunak % 7,1; azken hauen beherakada, kontsumo-ondasun iraunkorrek (-% 32,9) izandako beherapenen ondorioz eman da kontsumo-ondasun ez iraunkorrek % 2,8 egin dutelako gora.

2009ko ekaineko hilabete arteko aldakuntzek (2009ko maiatzaren aldean) zeinu ezberdina izan dute: kontsumo-ondasunek % 1,7 egin dute gora kontsumo-ondasun ez iraunkorrek gora egitean (% 4,9); baina kontsumo-ondasun iraunkorrek % 8,2 egin dute behera. Energia % 0,5 gehitu da; ekipamenduko ondasunek eta tarteko ondasunek, aldiz, % 0,8 eta % 0,2 egin dute behera hurrenez hurren.

Lurralde historikoen araberako bilakaera

Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban % 25,6 jaitsi da, Bizkaian % 23,7 eta Gipuzkoan % 21,7.

2009ko maiatzetik urte bereko ekainera bitartean, Bizkaian (-% 1,2) eta Gipuzkoan (-% 0,2) tasak negatiboak izan dira baina Araban tasa hori % 2,7 gehitu da.

Taula: 2009ko EKAINA. Euskal AEko Industri Produkzio Indizearen aldakuntza-tasak (%)

graf0005378_02_e.png

(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Fax +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera % 23,4 jaitsi da 2009ko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2009/08/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005378_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali