2009-09-07ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2009KO UZTAILA

Euskal AEko industri jarduera % 25,9 jaitsi da 2009ko uztailean

Aurreko hilabetearen, hau da, 2009ko ekainaren aldean % 1,9 jaitsi da

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa 2008ko uztailaren aldean % 25,9 jaitsi da 2009ko uztailean.

Aurreko hilabetearen, hau da, 2009ko ekainaren aldean Euskal AEko industri produkzioa % 1,9 jaitsi da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

graf0005393_01_e.png

Sektoreen araberako bilakaera

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2009ko uztaileko indizearen bilakaera jaitsi egin da sektore guztietan, 2008ko uztailaren aldean: ekipamenduko ondasunak % 32,3 jaitsi dira, tarteko ondasunak % 29,6 jaitsi dira, energia % 12,2 jaitsi da eta kontsumo-ondasunak % 11,7; azken hauen beherakada, kontsumo-ondasun iraunkorrek (-% 35,1) izandako gutxitzearen ondorioz eman da batez ere, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek beherapen txikiagoa izan dutelako (-% 2,4).

2009ko uztaileko hil arteko aldaketak, 2009ko ekainaren aldean, negatiboak izan dira industriako sektore garrantzitsuenetan: ekipamenduko ondasunak % 2,0 jaitsi dira, tarteko ondasunak % 2,4 eta energia % 2,5. Kontsumo-ondasunak, orotara, % 0,4 jaitsi dira kontsumo-ondasun iraunkorrek behera egin dutelako (-% 3,0). Bestalde, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek % 0,3 egin dute gora.

Lurralde historikoen araberako bilakaera

Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban % 28,5 jaitsi da, Bizkaian % 25,8 eta Gipuzkoan % 24,7.

2009ko ekainetik uztailera bitarteko tasak negatiboak izan dira hiru lurralde historikoetan: Araban % 1,3 jaitsi da tasa hori, Bizkaian % 1,6 eta Gipuzkoan % 2,4.

graf0005393_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera % 25,9 jaitsi da 2009ko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2009/09/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005393_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali