2009-11-20ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO URRIA
2009ko urrian % 4 bidaiari gehiago sartu da
Urrian igarotako gau kopurua % 3 gehitu da
Eustaten datuen arabera, 2009ko urrian 184.403 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 7.500 gehiagok; horrenbestez, % 4ko gehikuntza izan da. Gehikuntza hori Araban izan da nagusi, hemen % 19 gehitu baita bidaiarien sarrera kopurua; Bizkaian % 4 gehitu da. Baina Gipuzkoan kopuru hori % 1 murriztu da, aurreko urteko urriko datuen aldean.
Estatutik etorritako bidaiari kopuruak % 7ko aldaketa positiboa izan du eta atzerritik etorritakoenak % 3 egin du behera, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua % 27 gehitu da Araban eta % 8 Bizkaian, baina Gipuzkoan ia aurreko urteko emaitza bera eman da (% 0). Hiru lurraldeetan gutxitu da atzerritik etorritako bidaiarien kopurua: Araban % 5 gutxitu da, Bizkaian % 3 eta Gipuzkoan % 2.
Estatutik etorritako bidaiarien artean, besteak beste, Katalunia, Madril, Galizia eta Gaztela-Mantxatik etorri da bidaiari gehien; bestalde, batez ere Andaluzia, Murtzia, Nafarroa eta Errioxatik gutxiago etorri da. Atzerriko bidaiarien artean, bereziki Frantzia, Erresuma Batu, Portugal, Holanda eta Belgikatik etorritako bidaiari kopurua gehitu egin da baina, besteak beste, Alemania, Italia eta Europako gainerako herrialdeetatik bidaiari gutxiago etorri da.
2009ko urrian 346.564 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko urriaren aldean, igaro dituzten gauen kopurua % 3 gehitu da, gutxi gorabehera 10.000 gau gehiago igaro baitituzte. Araban eta Gipuzkoan urte batetik besterako gau kopuruaren bilakaera positiboa izan da, bi lurraldeetan gehitu da % 6 kopuru hori. Baina Bizkaian % 1 murriztu da.
Bidaiarien batez besteko egonaldia murriztu egin da, iazko urriko 1,90 egunetik aurtengo urriko 1,88 egunera laburtu da egonaldia Euskal Autonomia Erkidego osoa aintzat hartuta. Araban % 11 jaitsi da eta Bizkaian % 5; baina Gipuzkoan % 8 gehitu da. Beste modu batera esanda, 2009ko urrian Araban batez beste igarotako egun kopurua 1,63 egun izan da, Bizkaian 1,80 egun eta Gipuzkoan 2,09 egun.
Euskal AE osoan, plazen okupazio maila % 3 murriztu da: aurreko urteko urrian % 45,60koa izan zen eta aurtengo urrian % 44,07koa. Araban % 9 jaitsi da okupazioa, % 38,74an geratuz eta Bizkaian % 6 jaitsi da, % 42,46an geratuz. Gipuzkoak izan du plazen okupazio mailarik handiena, % 48,28koa, % 2 gehitu delako. Logelen okupazio maila ere jaitsi da Euskal AE osoan, % 8 hain zuzen ere.
NEKAZARITZA-TURISMOA
Bidaiarien sarrerak gutxitu egin dira (-% 1) baina igarotako gau kopurua gehitu (% 9)
Joan den urrian 8.999 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino % 1 gutxiagok. Baina hiru lurraldeek ez dute portaera homogeneoa eduki. Araban sarrerak % 20 gehitu dira eta Gipuzkoan % 2, baina Bizkaian % 15 gutxitu dira. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua ia aurreko urteko urriko bera izan da (% 0). Atzerritarren kopurua, aldiz, negatiboa izan da: % 11 gutxitu da kopuru hori Euskal AE osoan. Araban % 14 gehitu da Estatutik etorritakoen kopurua eta % 294 atzerritik etorritakoena, hala ere, pisu erlatiboa txikia izan da. Bizkaian % 13 gutxitu da Estatuko bidaiarien kopurua eta atzerriko bidaiariena % 34 gutxitu da. Gipuzkoan % 5 gehitu da Estatutik etorritako bidaiarien kopurua, baina atzerritarrena % 17 gutxitu da.
Urrian 23.066 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal AEko nekazaritza-turismoetan, aurreko urteko hilabete berean (% 9) baino 2.000 inguru gehiago. Urtetik urterako hazkunde tasak positiboak izan dira Araban (% 15) eta Gipuzkoan (% 16); Bizkaian, ordea, negatiboak izan dira (-% 5).
Bidaiarien batez besteko egonaldia luzatu egin da Euskal AE osoan, 2008ko urriko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,34 egun ziren eta aurtengo urrian 2,56 izan dira. Bizkaian eta Gipuzkoan batez besteko egonaldia gehitu egin da, baina Araban egonaldi horrek behera egin du.
Plazen okupazio maila % 20,22koa izan da, hau da, aurreko urteko bera. Araban (% 2) eta Gipuzkoan (% 9) gehitu egin da baina Bizkaian gutxitu (-% 13). Logelen okupazio mailak % 5 egin du behera Euskal AEn.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx