2009/10/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2009KO IRAILA
Bidaiarien sarrerak %2 eta gaualdiak %1 gehitu ziren 2009ko irailean
Uztailean, abuztuan eta irailean 11.500 bidaiari-sarrera gehiago erregistratu ziren 2008ko aldi berean baino, %2ko hazkundea
2009ko irailean, 191.903 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 4.400 sarrera gehiago, hau da, %2ko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Hazkunde hau Gipuzkoan sustraitu da, bertan %8 hazi baitira bidaiari-sarrerak; Araban eta Bizkaian %1 murriztu dira aurreko urteko irailaren aldean.
Estatutik etorritako bidaiarien sarreretan %3ko hazkundea dago 2008ko irailaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarreretan %1ekoa. Estatutiko bidaiariak Gipuzkoan %8 eta Bizkaian %1 ugaritu ziren; Araban %-4 murriztu ziren. Atzerritar bidaiariak Gipuzkoan %8 eta Araban %7 ugaritu ziren; Bizkaian %-6 murriztu ziren.
Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren Kataluniatik, Valentziatik, Kantabriatik, Gaztela-Mantxatik, eta Nafarroatik etorritakoak, batez ere. Gutxitu egin ziren, besteren artean, Madrildik, Asturiastik, eta Gaztela eta Leondik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, gehitu egin ziren AEB-Kanadatik, Iberoamerikatik, Erresuma Batutik, Frantziatik, eta Belgikatik etorritakoak; urritu egin ziren, batez ere, Alemaniatik, Italiatik, eta Portugaletik etorritakoak.
Gaualdiak, 2009ko urrian, 359.725 izan ziren, aurreko urteko urrian baino %1 gehiago, hots, 2.600 gaualdi inguru gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Gipuzkoan (%7); baina Bizkaian eta Araban %-4 gutxitu ziren.
Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2008ko iraileko 1,90 egunetik aurtengo 1,87ra pasa da. Araban eta Bizkaian %-3 jaitsi da eta Gipuzkoan berdin dirau. Araban batezbesteko egonaldia 2009ko irailean 1,68 egun izan zen; Bizkaian 1,77; Gipuzkoan 2,05.
Plazakako betetze-maila %-3 jaitsi eta iazko iraileko %49,47tik aurtengo %48,08ra pasa da Euskal AEn. Araban %-16 jaitsi da, %38,85ean delarik; Bizkaian %-7, %43,13; Gipuzkoan igo egin da, %7 eta plazakako betetze-maila altuena du, %58,11. Gelakako betetze-mailak ere atzera egin du, %-5, Euskal AErako.
Uztailean, abuztuan, eta irailean Euskal AEn, %2 gehitu ziren bidaiarien sarrerak 2008ko udaren aldean, hau da, 11.500 sarrera gehiago: Hiru herrialdeetan gehitu ziren: Araban eta Gipuzkoan %3 igo dira, Bizkaian %1. Gaualdiek %3 igo dira aldi berean. Araban eta Gipuzkoan %5 izan da igoera eta Bizkaian %1. Batezbesteko egonaldia %1 igo da, 2 egunetan da, eta betetze-maila %54,39 izan da azken hiru hiletan, aurreko urteko aldi berean baino %-2 gutxiago.
NEKAZALTURISMOA
Jaitsi egin dira bidaiarien sarrerak (%-5) eta gaualdiak (%-10)
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 10.122 bidaiari-sarrera zenbatu dira joan den irailean, aurreko urteko hil berean baino %-5 gutxiago. Hiru lurraldeetan gertatuak ez dira homogeneoak izan. Araban %-23 sarrera gutxiago, Bizkaian %-3; Gipuzkoan, berriz, %+1. Bai estatuko bisitariek, bai atzerritarrek joera negatiboa izan dute, %-2 eta %-23, Euskal AEn. Araban %-21 jaitsi dira estatukoak eta %-47 atzerritarrak. Bizkaian igo egin dira estatuko bisitariak, %1, baina atzerritarrak %-17 jaitsi dira; Gipuzkoan estatukoak %+4 eta atzerritarrak %-22.
Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 26.973 izan dira irailean, 2008ko hil berean baino 3.000 gutxiago, %-10. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak izan dira Araban (%-27) eta Gipuzkoan (%-11), baina positiboa Bizkaian (%+2).
Bidaiariko batez besteko egonaldia urritu egin zen Euskal AE osoan, 2008ko irailaren aldean: duela urtebete 2,81 egun; aurtengoan 2,66. Batez besteko egonaldia igo egin da Bizkaian eta jaitsi Araban eta Gipuzkoan.
Plazakako betetze-maila %24,27 izan zen, %-16 gutxiago aurreko urteko aldi berean baino. Jaitsiera hiruretan izan da: Araban %-34, Gipuzkoan %-16 eta Bizkaian %-5. Gelakako betetze-maila %-20 jaitsi zen Euskal AEn.
2009ko uztailean, abuztuan eta irailean, nekazalturismoetan, bidaiari-sarrerak lehen urtean bezalatsukoak izan dira; gaualdiek %-2ko jaitsiera izan zuten aldi berean; modu positiboan Bizkaiari bakarrik eraginez, Araban eta Gipuzkoan jaitsierak izan baitziren gaualdietan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx