2009/11/17ko prentsa-oharra
UNIBERTSITATE ESTATISTIKA-Unibertsitatera sartzeko azterketak 2008/2009 ikasturtea
Ekaineko deialdian %97k gainditu zuen
Unibertsitatera sartzeko azterketetan emakumeak gero eta gehiago
2009. urtean 9.551 gazte matrikulatu ziren Unibertsitatera sartzeko azterketetan Euskal AEn, Eustaten datuen arabera. Azterketak 8.998k gainditu zituzten, %94k. Batez besteko nota 6,7, “oso ongitik” gertu. Euskaraz, aurkeztutakoen %57 aritu zen, aurreko urtean baino ehuneko bi puntu gehiago.
Ekaineko deialdian 7.874 ikasle matrikulatu ziren eta %97k gainditu zuten; uztailekoan 1.740 matrikula eta %80k gainditu.
4.196 gizon eta 5.355 emakume aurkeztu ziren; alegia, hamar matrikulatatik sei, emakumeren bat. Gizonen %93k gainditu zuen, eta emakumeen %95ek. Ikasleak batxilergoko 7ko batez besteko emaitzarekin aurkeztu ziren, eta azterketaren ondoren 6,7ko guztizko emaitza (3 hamarren gutxiago) izan zuten; murrizketa batxilergo mota guztietan gertatu zen.
Titulartasunaz, zentro pribatuetatiko ikasleen %95ek gainditu zuen, eta publikoetatikoen %93k; oso-oso alde txikia.
Ekainean gazte gehiagok gainditzen du
Azken bost urteetako emaitzei begiratuz ikusten da ekainean dezente hobeak direla uztailaren aldean; 15-20 ehuneko punturen aldea.
Azken urteetako joerari eutsiz, emakumeek gehiago gainditzen dute eta emaitza hobeak izaten dituzte; bi sexuen arteko aldea, halere, txikituz joan da arian-arian.
Titulartasunaz, oro har pribatuetatikoek gehiago gainditzen dute, urteren batean izan ezik, baina aldea oso txikia da.
Emaitzez, bai sexuaren, bai titulartasunaren aldetik, badira aldeak baina antzeko eta bikain samartzat har ditzakegu; izan ere azken urteetako emaitzarik txarrena 6,5 da.
Mutilen erdiak modu zientifiko-teknikoa aukeratu zuen selektibitatean
Gainditutakoen 2.984 modu zientifiko-teknikoaren barruan aritu ziren; 2.723 gizarte-zientzietan; 2.450 osasungintzan; 643 giza zientzietan eta 171 bakarrik arteetan.
Mutil eta nesken artean aldeak izan ziren azterketa egiteko aukeran. Mutilen %50 zientifiko-teknikoan aritu ziren; nesken %60k osasungintzara eta giza zientzietara jo zuen, oso-oso antzeko ehunekoetan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Barcina
+Tlf:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.asp