2009/10/19ko prentsa-oharra
BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2009ko 3. hiruhilekoa
Euskal AEko biztanleria landuna %-0,2 gutxitu da eta langabezia-tasa %8,3an da 2009ko hirugarren hiruhilekoan
Azken urtean 44.300 enplegu garbi galdu dira eta ehuneko 4,8 puntuz hazi da langabezia-tasa
Euskal AEko lan-merkatuaren 2009ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, 947.800 okupatu izan ziren hiruhileko horretan, beraz, hiru hilabete lehenago baino 2.000 gutxiago, %-0,2, Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa %8,3an da; 2009ko bigarren hiruhilekoaren aldean puntu erdia gehiago.
Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %55,4an da 2009ko hirugarren hiruhilekoan.
Generoaren arabera, gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, eta okupatuak aurreko hilean baino 3.400 gutxiago dira; emakumeen kasuan, berriz, 1.400 gehiago. Hiru lurraldeetatik bitan jaitsi da okupazioa: Araban enplegu garbiak -1.200 dira; Bizkaian -900; Gipuzkoan ez dago aldaketarik.
Enplegu-galera dago industria, eraikuntzan eta nekazaritzan; zerbitzuen sektorean bizkortzen ari da
Industriak 3.900 enplegu garbi galdu zituen; eraikuntzak 1.900; nekazaritzak 700. Zerbitzuen sektorean, berriz, +6.900.
Landunen tasa, hau da, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %64,9koa izan da, hots, hiru hilabete lehenago baino puntu hamarren bat gutxiago. Tasa hori gizonezkoentzat %71,4koa da eta emakumezkoentzat, berriz, %58,2koa.
Lurralde historikoetan, okupazio-tasarik handiena Gipuzkoakoa da: %67,4, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago. Araban %65,7; puntu erdia gutxiago. Bizkaiak du tasarik txikiena, %63,2, aurreko hiruhilekoaren aldean aldaketarik ez.
Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua 10.700etan jaitsi da, 616.900 delarik; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 1.700 gehiago dira, 164.300 guztira.
Euskal AEn zenbatetsitako 840.100 familia-etxeetako herenak ez du pertsona aktiborik. 10etik ia 6an pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 4.500 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 23.400 dira (guztirakoaren %2,8), aurreko hiruhilekoan baino 800 gutxiago.
Langabezia-tasa %7,8tik %8,3ra igo zen
Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko hirugarren hiruhilekoan 85.500 direla zenbatetsi da, 4.800 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeen kolektiboak 53.000 lagun hartzen ditu, 6.800 gehiago. Emakumezkoen artean, 2.000 gutxiago daude hirugarren hiruhilekoan, orain guztira 32.500 dira.
2009ko lehenengo hiruhilekoko datuen arabera, langabeziatasa %8,3an da, aurreko hiruhilekoaren aldean puntu erdia gehiago. Gizonen langabeziari dagokionez, %9,1era igo da (ehuneko 1,1 puntu gehiago), eta emakumeena 0,4 puntuz jaitsi da, %7,2 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %25,3; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 14.000 gazte aktibo daude langabezian.
Herrialdeka, langabe-hazkunderik handiena Gipuzkoan bada ere (+2.400), Euskal AEko langabezia-tasarik txikienarekin segitzen du, %6,5. Bizkaian 47.900 langabetu daude, +1.900, eta tasa %8,9an da. Araban tasa %10 da, +600 pertsona aurreko hiruhilekoaren aldean.
EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2009ko abuztuan, 27-EBko langabezia-tasa %9,1ean zen, eta Espainiakoa %18,9an.
Azken urtean Euskal AEko langabe kopurua 49.300 pertsonaz hazi da
Biztanleria landunak behera egin du azken hamabi hilabeteetan. 2009ko hirugarren hiruhilekoan, 2008koaren aldean, 44.300 pertsona gutxiago, %-4,5. Jaitsiera horrek gizonei eragin die batik bat, 38.100 enplegu gutxiago; emakumeen artean 6.200.
Langabezia-tasa ehuneko 4,8 puntuz hazi da azken urtean (%3,5etik %8,3ra). Beraz, 49.300 pertsonak utzi zioten landun izateari Euskal AEn. Araban langabezia-tasa ehuneko 8,7 puntuz hazi da, Bizkaian 4,3z eta Gipuzkoan 3,5ez azken hamabi hiletan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo
+Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx