HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak Euskal AEn berrikuntza...

2009-11-30eko prentsa-oharra

TEKNOLOGIA-BERRIKUNTZAREN INKESTA - TBI. 2008. urtea

Euskal AEn berrikuntza teknologikoan egindako gastua % 6,6 gehitu zen 2008. urtean

EAEko 10 langile eta gehiagoko enpresen % 31,5 berritzailea da

Eustaten datuen arabera, EAEko enpresek 2.782 milioi euroko gastua egin zuten 2008. urtean berrikuntza teknologikoari lotutako jardueretan. Aurreko urtearen aldean kopurua, beraz, % 6,6 gehitu zen. Gastu hori, gainera, BPGren % 4,1 izan zen.

Berrikuntzarako beharrezkoak diren jarduera nagusien artean honako gastuak azpimarratu behar dira: barruko I+G (% 45,4), makineria eta ekipamendua (% 29,8) eta kanpoko I+G (% 13,7). Gainerako jardueren gastua % 11,1 izan zen.

1. grafikoa: Berrikuntzarako gastuaren banaketa, jardueren arabera. (%) 2008. urtea. (%)

graf0005493_01_e.png

Iturria: Eustat

Berrikuntzako gastua urte batetik bestera gehitu da, nabarmen gainera; baina berrikuntza bultzatzen duen enpresa kopurua antzekoa izan da. 2006-2008 aldian, Euskal AEko enpresen % 15,0 (29.351 enpresa) berritzailea izan zen. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produktu (ondasun edo zerbitzua) berria edo hobetua sartu dutenak (% 5,8 2008. urtean) edo establezimenduan bertan prozesu berria edo hobetua ezarri dutenak (% 13,8).

Soilik 10 langile edo gehiagoko enpresak kontuan hartuz gero ehunekoa % 31,5era igotzen da. Kasu honetan produktua berritu zutenak % 15,4 izan ziren eta prozesua berritu zutenak % 28,0.

Produktuaren berrikuntzak % 25,4ko eragin ekonomikoa izan zuen enpresa berritzaileen negozio kopuruan, 2006-2008 aldian zehar

Bestalde, enpresa berritzaileetako negozio kopuruaren % 25,4 produktu berritzaileek eragin zuten; aldatu gabeko produktuek edo pixka bat aldatu direnek % 74,6 sortu zuten. Produktu horiek berritzaileak dira bai enpresarako bai merkaturako. Kasu honetan % 11,4ko eragin ekonomikoa izan zuten.

Guztira 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan ehuneko horiek pixka bat aldatu ziren; aldi honetan, produktu berriek edo nabarmen hobetuek % 24,3ko eragina izan zuten negozio kopuruan. Gainera, produktua merkaturako berria izan denean, batez besteko eragin ekonomikoa % 9,7koa izango zen.

Berrikuntzarako gastuak zituzten enpresen % 35,0k finantzaketa publikoa jaso zuen

Berrikuntza jardueretan gastuak zituzten enpresen % 35,0k finantzaketa edo laguntza publikoren bat jasotzen zuen. Laguntza guztien artean Eusko Jaurlaritzak emandakoa azpimarratu behar da, enpresa guztien % 26,3ri eman baitzion laguntza. Guztira 10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 43,3k laguntzak jaso zituen. Kasu honetan ere Eusko Jaurlaritza izan zen enpresa gehien finantzatu zuena: berrikuntzarako gastuak izan zituzten tamaina horretako enpresen % 32,5ari eman zion laguntza.

I+G eta berrikuntza jardueretako lankidetzei dagokienez, establezimendu berritzaileen % 9,6k akordioren bat sinatu zuen, 2006-2008 aldian, enpresa edo erakunderen batekin. 10 langile edo gehiagoko establezimenduen artean % 22,0raino gehitu zen ehuneko hori.

Langile kopuru hori duten enpresen artean akordioren bat sinatu dutenek batez ere honakoekin ibili ziren lankidetzan: ekipamenduen, materialen eta abarren hornitzaileekin (% 54,5), zentro teknologikoekin (% 46,6), adituekin eta aholkularitza enpresekin (% 38,3), enpresa bereko beste establezimendu batzuekin (% 33,4) eta unibertsitateekin eta beste erakunde batzuekin (% 32,1).

Enpresen erdiak uste du faktore jakin batzuek berrikuntza teknologikoa oztopatzen dutela

Halaber, enpresen erdien (% 53,1aren) ustez faktore jakin batzuek berrikuntza teknologikoari traba egiten diote. Hain zuzen, enpresek honako faktoreak azpimarratu dituzte: berrikuntzarako kostuak gehiegizkoak izatea (% 40,6), finantza iturririk ez egotea (% 37,7) eta arrisku ekonomikoak gehiegi izatea (% 37,2). 10 langile edo gehiagoko enpresen % 64,1k uste du faktore batzuek berrikuntzari traba egiten diotela, eta traba berberak azpimarratu dituzte.

10 langile eta gehiago dituzten enpresa berritzaileen % 27,4k noizbait patenteren bat edo asmakizun eta berrikuntzak babesteko metodoren bat erabili du

Nabarmentzekoa da 10 langile eta gehiago dituzten enpresa berritzaileen % 27,4k noizbait patenteren bat edo asmakizun eta berrikuntzak babesteko metodoren bat erabili zuela 2006-2008 aldian zehar. Horrela, aldi horretan, enpresen % 8,3k patenteren bat eskatu zuen bere establezimenduan garatutako asmakuntzak edo berrikuntzak babeste aldera eta % 9,4k patenteren bat zuen indarrean 2008. urtearen amaieran. Aldi berean, enpresa berritzaileen % 23,9k beste babes-metodo batzuk erabili zituen aldi horretan. Azken hauen artean nabarmentzekoak dira modeloen erregistroa, fabrika-markak, egile-eskubideak, etab.

Ohar metodologikoa: Eustatek egindako Teknologia-Berrikuntzaren Inkesta edozein tamainako eta jardueraren edozein sektoretako (lehenengo sektorea izan ezik) EAEko enpresei, herri administrazioei eta etxeko zerbitzuei zuzentzen zaie. Inkestaren helburua, enpresek berrikuntza teknologikorako gauzatzen dituzten jarduerei buruzko informazioa ematea da. Inkestak, gainera, Euskal AEko 3.400 establezimenduko eredu-lagin bat hartzen du oinarri gisa.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada Tel.:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn berrikuntza teknologikoan egindako gastua % 6,6 gehitu zen 2008. urtean

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2009/11/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005493_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali