2009/10/29ko prentsa-oharra
FINANTZAZKOAK EZ DIREN ENPRESEN ONDARE-KONTUAK (2007)
Finantzazkoak ez diren enpresen aktiboen %47 industria sektorekoak dira
Enpresa-ondarearen %38 mikroenpresetan da, eta hauek enplegu guztiaren %42 hartzen dute
Euskal AEko enpresa ez-finantzazkoen zenbatetsitako ondarea 169.938 milioi euro dira; %47, industria sektorean. Gainerako aktiboak, %44 zerbitzuetan eta %9 eraikuntzan, Eustaten datuen arabera. Hiru sektore hauetako ez-finantzazko enpresek 818.299 pertsona enplegatzen dituzte Euskal AEn, 2007an enplegatutako guztien %80,6.
Enplegu-geruzen ondare-sailkapenak baieztatzen du enpresa handienak (250 langile baino gehiago) direla trinkoenak kapitalean. Horrela, zera ikusten dugu: mikroenpresek (1-9 langile), txikiek (10-48) eta ertainek (50-249) enplegatuen %88 okupatzen dute, baina hiru geruza hauek aktiboen %76ren jabe besterik ez dira. Aitzitik, enpresa handiak –okupazioaren %12- ekonomiaren guztizko aktiboaren %24 jabe dira.
Balantzearen aktiboan, Aktibo finkoa %50,3 da, eta Aktibo zirkulatzailea %49,7. Aktibo finkoaren osagarrien artean Ibilgetu materiala nabarmendu behar, %52, eta Ibilgetu finantzarioa, %39. Aktibo zirkulatzailearen barruan bi osagarri nabarmentzen dira: Zordunak (%47) eta Izakinak (%27).
Balantzearen Pasiboari begiratuz gero, hona hemen kontu garrantzitsuenak: Baliabide propioak (%41,0); Pasibo zirkulatzailea (%36,8) eta Epe luzerako galdagarria (%22,2). Baliabide propioen artean, bi osagarri nabarmen: Erreserbak (%40) eta Kapital harpidetua (%32).
Balantzeak aztertuz gero, Maniobra-funtsa (Aktibo zirkulatzailearen eta Pasibo zirkulatzailearen arteko aldea) positiboa da, 21.949 milioi euro; alegia , epe motzerako zorrak (Epe motzerako pasibo galdagarria) kitatzeko nahiko baliabide sortzen da.
Zorpetze-ratio osoak agerian jartzen du besteren funtsen eta baliabide guztien arteko harremana, eta Euskal AEn %59an da, aurreko aldiaren aldean ehuneko ia bi puntu gutxiago. Ratio honek adierazten du gure aktiboaren ia bi heren besteren baliabideekin finantzatuta daudela.
Errentagarritasun ekonomikoaren ratioa %7,2 da; haien aktibo guztien gainean enpresek lortzen duten batez besteko etekinaren berri ematen du. Errentagarritasun finantzarioak enpresek beren funtsen gainean lortzen duten batez besteko etekinaren berri ematen du; Euskal AEko enpresena %13,6 da. 2006an bi ratiook %6,8an eta %13,7an ziren.
Aktiboaren sektoreen arteko banaketa ikusiz gero, garbi ikusten da industriaren garrantzia Euskal AEko ekonomiarako. Aktiboen %47 industriaren sektorekoak dira, eta hemen enplegatuen %31 ari da, besterik ez. Eraikuntzak aktiboen %9 eta enpleguaren %12 ditu; merkatuko zerbitzuek ondarearen %44 eta enpleguaren %56 dute.
Eraikuntzako enpresen aktiboen osaketan badira aldeak, industria eta zerbitzukoen aldean. Balantzearen pasiboaren osaketari begiratuz gero, eraikuntzaren epe motzerako zorpetzea %53an da; industriak %34an eta merkatuko zerbitzuetan %37.
Pasiboaren osaketa ezberdin hauen isla da zorpetze osoaren ratioa; eraikuntzan %70,2 da, %56,6 industrian eta %59,2 merkatuko zerbitzuetan.
Sektore-errentagarritasunari dagokionez: industrian (%7,6); zerbitzuetan (%6,9); eraikuntzan (%6,9); alegia, industriak du handiena. Bestela gertatzen da errentagarritasun finantzarioan: eraikuntzan (%18,4), industrian (%13,3); zerbitzuetan (%13,3); eraikuntzak handiena.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
+Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es