2009/11/16ko prentsa-oharra
HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOAK (HKK), 2009KO 3. HIRUHILEKOA
Euskal AEko BPGk %-4,0ko murrizketa izan zuen 2009ko hirugarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean %-0,1ekoa izan da murrizketa, urteko lehen hiruhilekoan baino bederatzi hamarren gutxiago
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ekonomiak sortutako BPGk %-4,0ko murrizketa izan du 2009ko hirugarren hiruhilekoan, 2008ko aldi beraren aldean; aurreko hiruhilekoan baino hazkundeko lau hamarren gutxiago.
Hona hemen urte arteko beste tasa batzuk: Espainian %-4,0; Euro-16 eremuan %-4,1; 27-EBn %-4,3; AEBn %-2,3.
Laugarren hiruhilekoz jarraian, aurreko hiruhilekoaren aldean, negatiboa izan da bilakaera %-0,1ekoa, aurreko hiruhilekoan baino bederatzi hamarren gutxiago negatiboa.
Hiruhileko arteko aldakuntza hori %-0,3 izan da Espainiako ekonomian, %0,2 27-EBn, %0,4 Euro eremuan eta %0,9 AEBn, kasu guztietan datuok hobeak dira aurreko hiruhilekoaren aldean.
Sektore eskaintzaileen artean, industriak (%-11,3) eta eraikuntzak (%-4,9) izan dituzte murrizketarik handienak. Zerbitzuek, bigarrenez, urte arteko hazkunde negatiboa (%-0,6) izan dute. Lehen sektorea da hazkunde-tasa positiboak (%3,5) izan dituen bakarra.
Industrian, laugarren hiruhilekoz jarraian, urte arteko eta hiruhileko arteko tasak negatiboak dira, baina hiruhilekoen artekoa (%-0,2) bi puntu eta bost hamarrenez hobea da aurreko hiruhilekoan (%-2,7) baino.
Eraikuntzan sei hiruhilekotan negatiboak izan dira urte arteko eta hiruhilekoen arteko tasak; sektore honetan erorketa iraunkorragoa da industrian baino. Industrian ez bezala, hiruhilekoen arteko tasa (%-1,0) lau hamarren negatiboagoa da aurreko hiruhilekoan baino.
Zerbitzuetan urte arteko %-0,6ko jaitsiera dago, bi osagaien jokaera bata bestea ez bezalakoa izan delarik. Merkatuko Zerbitzuen bilakaera negatiboa da urte artekoan (%-1,8), eta positiboa hiruhileko artean (%+0,1); Ez-merkatuko zerbitzuek hazkundeari eusten diote, urte arteko tasa %5,2 delarik; hauen jokaerak berebiziko garrantzia du zerbitzuen sektoreen jarduera-mailan.
Lehen sektorean urte artekoa positiboa da (%3,5); hiruhilekoen artekoa berriz da negatiboa (%-5,2).
Eskariaren aldetik Barne eskariaren murrizketa (%-4,3) hiru hamarrenez negatiboagoa da BPGren murrizketa baino. Haren osagai nagusien –Kontsumo Pribatuaren eta Kapital Eraketa Gordinaren- bilakaera negatiboak funtsezkoak dira egoera azaltzekotan. Barne-eskariaren murrizketa BPGrena baino handiagoa delarik, kanpoko saldoaren ekarpen garbia positiboa da, bai esportazioen, bai inportazioen bilakaerak negatiboak badira ere.
Osagaien arabera aztertuz gero, Familia-etxeen azken kontsumoak (Kontsumo Pribatua) bilakaera negatiboa du laugarren hiruhilekoz jarraian, bai urte artean (%-4,3), bai hiru hileko artean (%-0,7).
Herri Administrazioen Azken Kontsumoko Gastuak (Kontsumo Publikoa) ondasun eta zerbitzuetan egindako gastu publikoaren babesean, %3,0ko hazkundea izan du, aurreko hiruhilekoetako hazkundeari jarraituz.
Kapital Eraketa Gordinak (Inbertsioa) izan du Barne Eskariaren alderdirik negatiboena, urte arteko jaitsiera %-8,3 izan delarik; arrazoiak eraikuntzaren bultzadaren eta ekipo-ondasunetan egindako inbertsioaren moteltzea izan dira. Hiruhilekoen arteko bilakaera ere negatiboa da (%-0,1).
Esportazioak guztira %-15,8 jaitsi dira eta inportazioak %-15,5; kanpo-saldoaren ekarpen garbia, BPGra, positiboa da.
Langile okupatuen kopuruak behera egin du (%-3,8) 2008ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta %-0,6 aurreko hiruhilekoaren aldean. Aurreko hiruhilekoko batez bestekoaz 6 mila enplegu inguru galdu dira eta aurreko urteko hiruhileko berberaz 39 mila inguru. Hiruhileko honetako enplegu-galera aurrekoaren aldean batez ere Industrian gertatu da eta neurri apalago batean Zerbitzuetan.
BPGk lurralde historikoetan duen bilakaerari dagokionez, 2009ko hirugarren hiruhilekoan urte arteko jaitsierarik handiena Araban (%-4,6) izan da; Gipuzkoan eta Bizkaian %-3,9.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: HUeustat@eustat.esU
Harremanetarako pertsona: Jóse Javier Aramburu
+Tlf:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: HUwww.eustat.esU
Datu-bankua: HUwww.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspU