2009/09/30eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO ABUZTUA
Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,4 igo ziren 2009ko abuztuan aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2009ko abuztua, 2008koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %-1,1 jaitsi dira
2009ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta abuztuko urte arteko tasa %-1,1 jaitsi zen, EUSTATen datuen arabera.
2009ko abuztuan, aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,6 garestitu dira.
Abuztuan Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek ondoko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez: Eraikuntzaren atalean %0,4ko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilaren atalean %1,3. Azpisektore bien urteko bilakaeran ikusten denez, bada alderik, bietan tasak negatiboak badira ere. Eraikuntzako lehengaien kostuak %-0,9 jaitsi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %-6,7.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan jaitsierarik handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Metalurgia (-28,6%), Petrolio fintzea (-25,6%), Energia elektrikoa, eta gasa (-13,3%), Zurgintza (-5,6%), Aitzitik, urteko prezioetan (2009ko abuztua, 2008koaren aldean) igoerak izan dituzte Uraren (%7,4), Ez-metalezko mineralen (%5,0), Altzarigintzaren (%1,7) eta Ez-metalezko industriaren (%1,6) lehengaiek.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx