2009/10/30eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO IRAILA
Euskal AEko eraikuntzako kostuek ez zuten aldaketarik izan 2009ko irailean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2009ko iraila, 2008koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak % -0,5 gutxitu dira
2009ko irailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea ez zen aldatu (%0,0) aurreko hilaren aldean, eta iraileko urte arteko tasa %-0,5 izan zen, EUSTATen datuen arabera.
2009ko irailean, ez lan-eskuaren kostua ezta lehengaien kostuak ere ez dira aldatu (%0,0), aurreko hilaren aldean.
Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdinak izan zituzten euren lehengaien kostuetan, hilen arteko terminoetan: Etxegintzaren atalean %0,1eko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilaren atalean lehengaien kostuak %-0,5 jaitsi ziren. Azpisektore bien urteko bilakaeran ikusten denez, bada alderik, bietan tasak negatiboak badira ere. Etxegintzako lehengaien kostuak %-0,1 jaitsi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %-6,0.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan jaitsierarik handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Metalurgia (-27,4%), Petrolio fintzea (-26,4%), Energia elektrikoa eta gasa (-13,2%), eta Zurgintza (-5,9%), besteren artean. Aitzitik, urteko prezioetan (2009ko iraila, 2008koaren aldean) igoerak izan dituzte Uraren (%7,4), Ez-metalezko mineralen (%6,9), Ez-metalezko industriaren (%1,8) eta Altzarigintzaren (%1,7) lehengaiek.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx