2009/11/30eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO URRIA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2009ko urrian aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2009ko urria, 2008koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %1,1 gutxitu dira
2009ko urrian, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,1 jaitsi zen, EUSTATen datuen arabera.
2009ko urrian, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,2 jaitsi dira.
Urte artekoan, lehengaien kostua %2,1 jaitsi zen eta lan-eskuarena %2,4 igo.
Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdinak izan zituzten euren lehengaien kostuetan, hilen arteko terminoetan. Etxegintzak %0,3ko jaitsiera du aurreko hilaren aldean eta Obra Zibileko lehengaiak %0,1 igo dira. Azpisektore bien urteko bilakaeran ikusten denez, bada alderik, bietan tasak negatiboak badira ere. Etxegintzako lehengaien kostuak %1,4 jaitsi ziren; Obra zibilekoak, berriz, %4,6 jaitsi.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan jaitsierarik handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Metalurgia (%-23,5), Energia elektrikoa eta gasa (%-15,6), Petrolio fintzea (%-14,1), eta Zurgintza (%-5,6), besteren artean. Aitzitik, urteko prezioetan (2009ko urria, 2008koaren aldean) igoerak izan dituzte Uraren (%7,4), Ez-metalezko mineralen (%2,1), Altzarigintzaren (%1,9) eta Ez-metalezko industriaren (%1,4) lehengaiek.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx