2009/09/23ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA-INDIZEA (EKI), 2009KO 2. HIRUHILEKOA
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %-9,7 murriztu zen 2009ko bigarren hiruhilekoan
Etxegintza %-13,5 jaitsi zen eta Obra Zibila %-2,7
EUSTATek landutako datuen arabera, 2009ko bigarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %-9,7 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntzako jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2009ko bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %-1,7 murriztu zen, 2009ko lehenengoaren aldean.
2009ko bigarren hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera batez ere Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %-13,5eko jaitsiera izan baitzuen; Obra zibilak, berriz, %-2,7koa.
Hiruhileko arteko terminoetan, 2009ko bigarren hiruhilekoko sektorearen jarduera urte bereko lehenengoarekin alderatuta, bi sektoreek bilakaera negatiboak izan dituzte, Obra Zibilak %-1,4 eta Etxegintzaren azpisektoreak %-1,9.
Eraikuntzako enplegua %-1,7 jaitsi zen 2009ko lehenengo hiruhilekoaren aldean.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx