2009/11/03ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2009KO IRAILA
Euskal AEko industri jarduera %-20 murriztu zen 2009ko irailean
Aurreko hilaren, 2009ko abuztuaren aldean, %-0,3 murriztu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2009ko irailean %-20,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2008ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %-0,3 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko abuztuarekin alderatuta.
Sektoreen araberako bilakaera
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2009ko iraileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2008koaren aldean. Ekipoko ondasunek %-24,8ko jaitsiera izan dute; Bitarteko ondasunek %-22,6 eta Energiak %-15,1. Kontsumoko ondasunek %-9,6, batez ere Kontsumo iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-21,5), ez-iraunkorrekoak askoz modu apalagoan (%-4,8) jaitsi baitziren.
2009ko abuztuaren aldean, 2009ko irailean hil arteko aldaketak negatiboak izan dira denetan, Kontsumoko ondasunetan (%0,2) izan ezik, Kontsumo-ondasun iraunkorrek (%0,4) eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (%0,1) izandako igoerak eraginda Energia %-2,2 jaitsi da, Tarteko ondasunak %-0,6 eta Ekipoko ondasunak %-0,3.
Lurralde Historikoen araberako bilakaera
Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %-16,7 jaitsi da, Bizkaian %-20,0 eta Gipuzkoan %-21,8.
Iraila arteko urte arteko tasa metatuetan Arabak beste biek baino hazkunde txikiagoak ditu. Zehazki, Arabak %-27,8ko tasa metatu negatiboa du, Bizkaiak %-22,3 eta Gipuzkoak %-23,8.
Hil arteko tasak, 2009ko iraila abuztuaren aldean, negatiboak izan dira Bizkaian (%-0,5) eta Gipuzkoan (%-1,3); Araban, berriz, positiboa, %+1,9.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx