2009/10/02ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2009ko ABUZTUA

Euskal AEko industri jarduera %-24,3 murriztu zen 2009ko abuztuan

Aurreko hilaren, 2009ko uztailaren aldean, %-1,4 murriztu zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2009ko abuztuan %-24,3 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2008ko hil beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, %-1,4 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko uztailarekin alderatuta.

graf0005411_01_e.png

Sektoreen araberako bilakaera

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2009ko abuztuko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2008koaren aldean. Ekipoko ondasunek %-30,9ko jaitsiera izan dute; Bitarteko ondasunek %-28,3 eta Energiak %-9,6. Kontsumoko ondasunek %-6,7, batez ere Kontsumo iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-29,4), ez-iraunkorrekoak askoz modu apalagoan (%-2,7) jaitsi baitziren.

2009ko abuztuko hil arteko aldakuntzak negatiboak izan dira uztailaren aldean industri sektore handi guztientzat, Energiarentzat izan ezik (%+2,0). Bitarteko ondasunak %-2,2 jaitsi ziren eta Ekipo ondasunak %-1,3. Kontsumo-ondasunak %-3,0 jaitsi dira guztira; eraginik handiena Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek %-3,7 izan zuten, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak askoz modu apalagoan (%-0,1) jaitsi baitziren.

Lurralde Historikoen araberako bilakaera

Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %-26,7 jaitsi da, Bizkaian %-23,6 eta Gipuzkoan %-24,2.

Hil arteko tasak, 2009ko abuztua uztailaren aldean, negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %-2,5, Bizkaian %-1,5 eta Gipuzkoan %-0,8.

graf0005411_02_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %-24,3 murriztu zen 2009ko abuztuan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2009/10/02
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005411_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali