2009/09/18ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2009ko 1. hiruhilekoa
Jaiotzak % -3,4 murriztu ziren 2009ko lehenengo hiruhilekoan
Erdia baino gehiago lehenengo haurrak izan dira.
2009ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEn 4.961 jaiotza izan ziren, iazko aldi berean baino %-3,4 gutxiago, Eustatek landutako datuen arabera. Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsi egin da jaiotze-kopurua, %-4,2 eta %-4,6, eta Araban hazi, %+2,1. Araban 787 haur jaio ziren, Bizkaian 2.538, Gipuzkoan 1.636.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2009ko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.787, lehenengo haurrak izan ziren; 1.774 (%35,8) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengoak %8,1era iritsi zen.
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%28,2); 25-29ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %15,8 ekarri baitzituen. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %6,7 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %5,2 besterik ez zuen ekarri.
Ama ezkongabeen ehunekoak lehengoan dirau
Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %29,9 hartzen dute; 2008ko lehenengo hiruhilekoaren aldean, berdintsu. Bizkaia (%29,3) izan da Euskal AEko kopuru orokorra baino txikiagoa izan duen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina seme-alabak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, 25 urtetik beherakoak baitziren ama ezkongabeen %17,8 .
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es