HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak 2006-2008 aldian Euskal...

2009/12/14ko prentsa-oharra

TEKNOLOGIA BERRIKUNTZAREN INKESTA-TBI 2008

2006-2008 aldian Euskal AEko enpresen %41,2k berrikuntza –teknologikoa edo bestelakoa- egin zuten

10 enplegatu eta gehiagoko euskal enpresen %27,4k berrikuntza ez-teknologikoa D antolamenduan edo merkaturatzean) egiten dute

Euskal AEko enpresen %20,8 berritzaileak izan ziren 2006-2008 aldian, Eustatek landutako datuen arabera. Portzentaje hori honela osatzen da: berrikuntza teknologikoa (%15,0) eta ez-teknologikoa (enpresen %12,9). 10 enplegatu eta gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuz, enpresa berritzaileak %41,2 dira.

Berrikuntza teknologikoa produktuarena (merkaturatutako ondasuna edo zerbitzua, berria edo nabarmen hobetua) edo prozesuarena ( establezimenduan prozesu berri bat edo nabarmen hobetu bat ezartzen da) da; ez-teknologikoa antolamendu- edo merkaturatze- berrikuntzek osatzen dute.

Antolamendu-berrikuntza antolatze-metodo berriak ezartzea da enpresako barne-funtzionamenduan; euskal enpresen %10,7k egiten dute. Merkaturatzearena lehen erabili ez diren edo aurrekoak bezalakoak ez diren merkataritzako estrategia edo kontzeptuen egikaritzea da; Erkidegoko enpresen %7,3k egiten dute.

Iturria: Eustat

10 enplegatu eta gehiagoko enpresei dagokienez -beste estatistika-erakundeekin (INE, EUROSTAT, e.a.) erkatzeko moduko tamaina- edonolako berrikuntza egiten dutenak %41,2 dira aldi horretan. Espainian, aldi berean, %34,8.

Kopuru hori (%41,2) horrela osatzen da: berrikuntza teknologikoa enpresen %31,5ek, ez-teknologikoa %27,4k.

Berrikuntza ez-teknologikoa, enpresa-tamaina horretarako, antolamenduan datza %23,6an eta merkaturatzean %12,3an.

Aribideko edo huts egindako berrikuntzako enpresak ere kontuan hartuz (EIN izenekoak), 10 enplegatu eta gehiagoko enpresa berritzaileak %42,9 dira.

Ohar metodologikoa: Eustatek egindako Teknologia-Berrikuntzaren Inkesta edozein tamaina eta jardueraren edozein sektoretako (lehenengo sektorea izan ezik) Euskal AEko enpresei, herri administrazioei eta etxeko zerbitzuei zuzentzen zaie. Inkestak Euskal AEko 3.400 establezimendutako eredu-lagin bat hartzen du oinarri.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada +Tlf:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006-2008 aldian Euskal AEko enpresen %41,2k berrikuntza –teknologikoa edo bestelakoa- egin zuten

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2009/12/14
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005528_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali