2009-12-23ko prentsa-oharra
HEZKUNTZAREN KONTUA. 2007. urtea
2007. urtean biztanleko hezkuntzaren gastua 1.443 eurokoa izan zen, 2005ean baino % 14,4 handiagoa
Gastu osoa 3.087 milioikoa izan zen, BPGren % 4,6 eta aurreko 2 urteetako ehuneko bera
Eustaten datuen arabera, hezkuntzako gastu osoa 2.145 milioi eurokoa izan zen 2001. urtean eta 2007an 3.087 milioi eurokoa; beraz, aldi horretan gastuak % 6,3ko hazkunde metatua izan zuen. Biztanleka, 2001 eta 2007 urteen artean % 5,8ko urteko hazkundea izan zen, tasa metatuetan. Hezkuntzako gastua BPGren % 4,6 izan zen 2007. urtean, 2005eko ehuneko bera eta 2001. urtean izan zena baino 3 hamarren txikiagoa.
2007. urteko 3.087 milioiko gastu oso horrek 2.915 milioi euroko gastu arrunta izan zuen, baita 172 milioiko kapitalaren eraketa gordina ere. 2001. urtearen aldean, gastu arrunta % 45,6 gehitu zen eta urteko tasa metatua % 6,5 izan zen; bestalde, eraketa gordina % 20,7koa izan zen, urteko % 3,2ko tasarekin.
1. taula: Hezkuntzako gastu osoa. Euskal AE. 2001-2007 (mila eurotan eta %-tan)
Iturria: Eustat,
2007. urteko datuak aintzat hartuta, funtzioen banaketak erakusten du gastu gehiena hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuetan egin zela: 2.593 milioi euro (% 84,0). Jarduera osagarrietarako (garraioa, jantokia, egoitza...) 178 milioiko gastua egin zen, gastu osoaren % 5,8. Gastu arrunta honakoek osatu zuten: liburuak eta eskolako materiala, hezkuntza sistemaren administrazio orokorra, eta hezkuntzako ikerketa eta berrikuntza. Hain zuzen, jarduera hauen gastua % 1,6, % 2,2 eta % 0,9 izan ziren, hurrenez hurren. Azkenik, gainerako % 5,6 kapitalaren eraketa gordinera bideratu zen.
2. taula: Hezkuntzako gastu osoa, funtzioka. Euskal AE. 2007
(mila eurotan eta %-tan)
Iturria: Eustat,
Finantzaketak aztertuz ikusten da finantzaketa publikoak egin zuela hezkuntza zerbitzuen gastuetako ekarpen handiena: % 85,2. Gainerako jardueretan (garraioa, jantokia, egoitza eta bestelakoak), aldiz, finantzaketa pribatua publikoa baino handiagoa izan zen: % 59. Kapitalaren gastuari dagokionez, finantzaketa nagusiena publikoa izan zen: % 79,9. Finantzaketa pribatua % 20,1 izan zen. Finantzaketaren eskema hori 2001 eta 2007 urteen arteko aldian mantendu zen.
3. taula: Zuzeneko finantzaketa-iturriak. 2007 (%)
Iturria: Eustat,
Nazioartean, ELGEk lantzen duen hezkuntzari lotutako erakundeen zuzeneko gastu publiko eta pribatuaren adierazlea kalkulatu da arduraldi osoan matrikulatutako ikasle kopurua jakiteko. Bada, adierazle horren arabera, Euskal AEk erosteko ahalmenaren parekotasunean (EAP) 7.319ko gastua izan zuen ikasle bakoitzeko lehen mailako, bigarren mailako eta bigarren maila osteko hezkuntzan; eta hirugarren hezkuntzan EAPn 11.306ko gastua izan zen ikasle bakoitzeko. Beheko grafikoan ikusten den bezala, Euskal AE Kanada baino beherago izan zen lehen eta bigarren mailako hezkuntzan, baina Espainiak eta Alemaniak baino gastu handiagoa izan zuen. Hirugarren hezkuntzan ere Espainiak, Frantziak eta Italiak baino gastu handiagoa izan zuen ikasle bakoitzeko, eta Alemania eta Kanadaren azpitik geratu zen.
1. grafikoa : B1 adierazlea. Oinarrizko zerbitzuetan, zerbitzu osagarrietan eta I+Gn urtean egindako gastua ikasle bakoitzeko (2005). EAP
Oharra: adierazle honetan ez dira jasotzen prestakuntzako barneko zentroetan egindako gastua eta liburuen salmentagatiko gastua, nahiz eta Hezkuntzaren Kontuan jaso behar diren. Bestalde, I+Gn egindako gastua jasotzen du, kategoria hori Hezkuntzaren Kontutik kanpo geratzen den arren.
Iturria: Eustat eta ELGE
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu Irizar
Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es