HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak 2008. urtean ospitaleratu...

2009-12-17ko prentsa-oharra

2008KO OSPITALEETAKO ERIKORTASUN ESTATISTIKA

2008. urtean ospitaleratu ziren pertsonen % 42,6k 65 urte baino gehiago zituen

Zirkulazio gaixotasunak izan ziren ospitaleratze gehienen eragileak

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko gaixo akutuen ospitaleetan 316.857 alta izan ziren 2008. urtean: ospitaleratzeak eta eguneko ospitaleetan izan ziren sarrerak kontuan hartuta. Alten % 74 ospitale publikoetakoa izan zen eta % 26 pribatuetakoa. Eguneko ospitaleetako egonaldiak aintzat hartu gabe, 2008. urtean 6,3 egunera jaitsi zen batez batesteko egonaldia (6,6 egun 2007. urtean).

2008ko ospitaleetako lau altatatik bat eguneko ospitalean eman zen. Unitate asistentzial horretan izan diren kasu batzuen, gaixoak sartu den egun berean alta hartu duen horien, kopurua funtsean gehitu egin da azken urteetan (2000-2008) eta horien artean nabarmentzekoak dira katarata ebakuntzak eta kimioterapia tratamendua.

Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak (kardiobaskularrak) izan ziren 2008. urteko ospitaleratze gehienen eragileak: guztira % 11,9. Ondoren, nerbio-sistemari eta sentimen-organoei lotutako gaixotasunak izan ziren nagusi (% 11,4), 2007. urtearen aldean % 16,7 gehitzean digestio-aparatuko gaixotasunen (% 11,1) aurretik geratu zelako.

Ospitaleetako altak, sexu bakoitzaren diagnostiko-multzo ohikoenak kontuan hartuta.

Ospitaleetan egonaldi luzeenak eragin zituzten gaixotasunak buru-nahasteak (batez beste 12,9 eguneko egonaldia) eta jaiotza inguruko gaixotasunak (11,8 egun) izan ziren; gero, urrunago, gaixotasun infekziosoak (9 egun) eta tumoreak (7,4 egun) izan ziren.

Ospitaleratutako pertsona guztien % 51,7 emakumezkoa izan zen. Gizonak (% 48,3) baino emakume gehiago ospitaleratu zen haurdunaldi eta erditzeengatik. Adina gehitu ahala ospitaleen laguntza gehiago eskatu zen: 2008. urtean ospitaleratu ziren pertsonen % 42,6k 65 urte eta gehiago zituen. Ospitaleratutakoen batez besteko adina 57 urtekoa izan zen gizonen artean eta 60 urtekoa emakumeen artean. Bestalde, ospitaleratze gehien izan zuten pertsonak 74 urteko gizonak eta 76 urteko emakumeak izan ziren (haurdunaldiari, erditzeari eta puerperioari lotutako ospitaleratzeak kontuan hartu gabe).

Ospitaleetako erikortasun tasa ezberdina izan zen gaixoen sexua eta adina aintzat hartuta. Sexuak bereizita, zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren gizonezkoak ospitaleratzearen eragile nagusia eta gero digestio-sistemako gaixotasunak izan ziren. Emakumezkoen artean gaixotasun horiek hirugarren eta laugarren eragileak izan ziren, haurdunaldiaren, erditzearen eta puerperioaren ostean eta nerbio-sistemako eta sentimen-organoei lotutako gaixotasunen ostean.

Beste gaixotasun batzuk ere izan ziren garrantzitsuak, adin-tarte jakin batzuetan eragin berezia izan zutelako. Arnas eritasunak izan ziren nagusi 0-14 urteko gazteen ospitaleratzeen artean (batez ere amigdalak/adenoideak); hausturak eta lesioak (belaunaren lokadura) 15-44 urteko gizonen artean; eta osteomuskularrak 45-64 urteko emakumeen artean (belaunaren barruko gaitzak: meniskoa) eta digestio-aparatua gizonen artean (iztai-etena).

Era berean, zirkulazio-gaixotasunak (bihotz-gutxiegitasuna) eta nerbio-sistemari eta sentimen-organoei lotutako gaixotasunak (kataratak) izan ziren 65 urteko eta hortik gorako pertsonak ospitaleratzeko arrazoi nagusienak.

Ospitaleetako altak, diagnostiko-multzo handien, adinaren eta sexuaren arabera. 2008

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte Tel.:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008. urtean ospitaleratu ziren pertsonen % 42,6k 65 urte baino gehiago zituen

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2009/12/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005551_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali