2009/12/04ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2009ko bigarren hiruhilekoa
2009ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibil gehiago izan ziren aurreko urteko aldi berean baino
2009ko apirilean, maiatzean eta ekainean 2.296 ezkontza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino %24,3 gutxiago
2009ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean, 6 puntu gehiago; guztien %59,4 izan ziren, Eustaten datuen arabera. Ehuneko hau 2009ko lehen hiru hilekokoaren azpitik dago, orduan ezkontza zibilak %81 izan baitziren. Bigarren hiruhileko horretan dezente hazi zen ezkontza kopurua maiatz eta ekainean, aurreko hiruhilekoan ez bezala, izan ere oso ezkontza gutxikoa izan baitzen.
2009ko apirilean, maiatzean eta ekainean 2.296 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %24,3 gutxiago, behin-behineko datuen arabera. Bizkaian 1.172 ezkontza izan ziren, Gipuzkoan 822 eta Araban 235. Bestalde, 67 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.
2009ko bigarren hiruhileko horretako 2.296 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.227 gizonezko eta 2.234 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.037 senarrentzat (%91,5), lehen ezkontza izan zen; 16 alargun eta 174 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehenengo ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkondu gabeko emakumeak 2.036 (%91,1) izan ziren; alargunak, 9; eta dibortziatuak, 189.
Mantendu egin zen gero eta nagusiago ezkontzeko joera
Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %79,4k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %68,5ek. Proportzio horiek 2008ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%75,3 eta %61,3 hurrenez hurren) eta beraz, hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
+Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es