2009-12-29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2009KO AZAROA

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 jaitsi dira 2009ko azaroan, aurreko hilabetearen aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2008ko azarotik 2009ko azarora) eraikuntzaren kostuek % 1,1 egin dute behera.

EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzako kostuen indizeak % 0,2ko beherakada izan du 2009ko azaroan, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa % 1,1 jaitsi da.

Aurreko hilabetearen aldean, 2009ko azaroan laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (% 0,0), baina lehengaien kostuek % 0,3 egin dute behera.

Urte batetik bestera, lehengaien kostuak % 2,0 egin du behera eta laneskuarenak % 2,4 gora.

Dena den, eta hilabete batetik bestera, eraikuntzaren eta obra zibilaren azpisektoreek zeinu ezberdineko aldaketak izan dituzte lehengaien kostuan. Eraikuntzak % 0,4 egin du behera aurreko hilabetearen aldean eta obra zibileko lehengaiek ez dute aldaketarik izan (% 0,0). Azpisektore bi horien urteko bilakaeran ere ezberdintasunak eman dira, baina bi kasuetan tasa negatiboak eman dira: eraikuntzako lehengaien kostuek % 1,9 egin dute behera, eta obra zibilekoek % 2,3.

Azken hamabi hilabeteetan, sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan beherapen handienak izan dituzten batzuk hauexek izan dira: metalurgia (-% 21,1), energia elektrikoa eta gasa (-% 15,3), zuraren industria (-% 5,6) eta industria kimikoa (-% 3,4). Bestalde, urteko prezioetan (2008ko azarotik 2009ko azarora bitartean) inflazio-tasa handienak izan dituzte hurrengo sektoreetako lehengaiek: ura (% 7,4), petrolioaren birfinketa (% 2,9), industria ez metalikoa (% 2,0) eta altzarien fabrikazioa (% 1,8).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 jaitsi dira 2009ko azaroan, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2009/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0005594_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali