2010-01-07ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2009KO AZAROA
Euskal AEko industri jarduera % 10 jaitsi da 2009ko azaroan
Aurreko hilabetearen, hau da, 2009ko urriaren aldean % 1,3 igo da
EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industri produkzioa 2008ko ekainaren aldean % 10,0 jaitsi da 2009ko azaroan.
Aurreko hilabetearen, hau da, 2009ko urriaren aldean Euskal AEko industri produkzioa % 1,3 igo da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.
Sektoreen araberako bilakaera
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2009ko azaroko indizearen bilakaera jaitsi egin da sektore guztietan, 2008ko azaroaren aldean: ekipamenduko ondasunak % 15,9 jaitsi dira, tarteko ondasunak % 10,9 jaitsi dira, energia % 4,7 jaitsi da eta kontsumo-ondasunak % 5,4; azken hauen beherakada, batez ere, kontsumo-ondasun iraunkorrek(-% 14,9) izandako gutxitzearen ondorioz eman da, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek beherapen txikiagoa izan dutelako (-% 2,0).
2009ko azaroko hil arteko aldaketak, 2009ko urriaren aldean, positiboak izan dira industriako sektore handi guztietan. Salbuespen bakarra energiaren sektorea izan da, honek % 1,2 egin baitu behera. Ekipamenduko ondasunak % 1,8 igo dira, tarteko ondasunak % 1,2 gehitu dira, eta kontsumo-ondasunek, oro har, % 3,3 egin dute gora, kontsumo-ondasun iraunkorrek (% 2,8) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (% 3,4) izandako igoeren ondorioz.
Lurralde historikoen araberako bilakaera
Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban % 5,6 jaitsi da, Bizkaian % 11,2 eta Gipuzkoan% 11,1.
2009ko urritik azarora bitarteko tasak positiboak izan dira hiru lurralde historikoetan: Araban% 3,1 gehitu dira, Bizkaian % 0,7 eta Gipuzkoan % 1,1.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx