2009/12/03ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2009ko URRIA
Euskal AEko industri jarduera %16,3 murriztu zen 2009ko urrian
Aurreko hilaren, 2009ko irailaren aldean, %1,0 igo zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2009ko urrian %16,3 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2008ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %1,0 igo zen Euskal AEko industri produkzioa, 2009ko irailarekin alderatuta.
Sektoreen araberako bilakaera
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2009ko urriko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2008koaren aldean. Ekipoko ondasunek %23,2ko jaitsiera izan dute; Bitarteko ondasunak %18,1 eta Energia %3,4 jaitsi dira. Kontsumoko ondasunek %13,0 murriztu dira, batez ere Kontsumo iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-23,7), ez-iraunkorrekoak askoz modu apalagoan (%-9,0) jaitsi baitziren.
2009ko irailaren aldean, 2009ko urriko hil arteko aldakuntzaren zeinua bestelakoa izan zen industri sektore handietan. Energia %5,6 hazi da; Ekipoko ondasunek %1,6ko igoera izan dute; Bitarteko ondasunak %0,3 jaitsi dira; Kontsumoko ondasunak oro har %0,8 jaitsi, Kontsumo iraunkorreko (%-0,6) eta ez-iraunkorreko (%-0,8) ondasunen jaitsieragatik.
Lurralde Historikoen araberako bilakaera
Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban %16,1 jaitsi da, Bizkaian %16,0 eta Gipuzkoan %16,7.
Hil arteko tasak, 2009ko urria irailaren aldean, positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %2,0 hazi da, Bizkaian %0,5 eta Gipuzkoan %0,9.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx