2010-01-18ko prentsa-oharra
2009ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioek % 8,7ko tasa izan zuten urte batetik bestera
Inportazioen prezioek beherapen handiagoa izan zuten, % 20,5ekoa
Eustaten datuen arabera, 2009ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen eta inportazioen unitateko prezioek behera egin zuten, Unitate Balioaren Indizeen arabera neurtuta. Inportazioek izan zuten beherapen handiena, % 20,5ekoa; esportazioen prezioek, aldiz, beherapen neurrizkoagoa izan zuten, % 8,7koa.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, inportazioaren unitateko prezioen gorakada (% 4,1) esportazioena (% 0,5) baino nabarmenagoa izan zen.
Sailkapena xede ekonomikoaren arabera eginez gero, esportazioaren prezioak urte batetik bestera izan zuen beherapena ondasun mota guztietan eman zen. Beherapen hori tarteko ondasunetan eman zen batez ere (- % 10,9) eta neurrizkoagoa izan zen kontsumo-ondasunetan eta kapital-ondasunetan, % 4,1 eta % 3,4ko beherapenekin hurrenez hurren.
Inportazioaren unitateko prezioaren beherapena izan zen nabarmenena, eta tarteko ondasunen prezioen erortzearen ondorioz eman zen (-% 24,2). Halaber, azken hauen erortzean eragin handia izan zuen tarteko energia-produktuak inportatzeko prezioaren atzerapenak (-% 35,1). Kontsumo-ondasunek aurreko urteko prezioa mantendu zuten (% 0,6), eta kapital-ondasunak inportatzeko unitateko prezioek urte batetik bestera nabarmen egin zuten gora (% 11,8).
Gure ondasunak inportatzeko jatorri diren geografia-eremuak kontuan hartuz gero, hirugarren hiruhilekoko inportazioaren unitateko prezioak aurreko urteko hiruhileko berekoak baino txikiagoak izan ziren eremu guztietan. Munduko gainerako herrialdeetan % 26,6 egin zuten behera eta eurogunean % 17,3. Prezioen erortzea ez zen hain handia izan ELGEko herrialdeetatik etorritako inportazioetan (-% 14,7).
Urte batetik besterako tasei dagokienez, esportazioaren prezioen beherapena, oro har, inportazioen prezioena baino txikiagoa izan zen eremu guztietan; munduko gainerako herrialdeetako beherapena izan zen handiena, gainera (-% 13,5). Euroguneko (-% 7,7), EB27ko(-% 7,1) eta ELGEko (-% 7,6) esportazioen prezioetan ere eman ziren beherapenak.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, geografia-eremu bakoitzean inportazioen prezio ezberdinak eman ziren. Euroguneko herrialdeetan erositako produktuen unitateko prezioek izan zuten beherapen handiena (-% 3,2); gainerako herrialdeetan prezioek gora egin zuten, batez ere munduko gainerako herrialdeetan (% 7). Esportazioei dagokienez, unitateko prezioek soilik egin zuten behera ELGErako produktuetan (-% 0,6); gainerako lurraldeetan eta eurogunean hilabete batetik besterako tasak positiboak izan ziren, % 3,6 eta % 1,2, hurrenez hurren.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx