2010/02/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %15,4 murriztu zen 2009ko laugarren hiruhilekoan
Etxegintza %18,8 eta Obra Zibila %9,3 jaitsi ziren
EUSTATek landutako datuen arabera, 2009ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %15,4 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntzako jarduera. 2009an zehar, %12,9koa izan da jaitsiera, aurreko urtearen aldean.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2009ko laugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %2,6 murriztu zen, 2009ko hirugarrenaren aldean.
2009ko laugarren hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera batez ere Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %18,8ko jaitsiera izan baitzuen; Obra zibilak, berriz, %9,3koa. 2009. urterako, 2008.aren aldean, Etxegintzaren jaitsiera %16,2 da; Obra Zibilarena %6,8.
Hiruhilekoen artean, 2009ko laugarren hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %-4,7, eta Obra Zibilak positiboa, %1,0.
Eraikuntzako enplegua 2009ko laugarren hiruhilekoan %1,6 jaitsi zen hirugarrenaren aldean, eta %7,4 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx